Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan bera antxintxika joan duk beste emakumeen artean ezkutatzera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
Andreak ikusi zituen bezain laster, berehala, antxintxika joan eta ur bedeinkatu pixka bat eta isopoa ekarriaz etorri zen, eta esan zien: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.
Erreka antxintxika pasatu zuten -Idoiak estropezu egin eta ia-ia luze erori zen bazterreko lokatzaren gainean-, eta estratatik gora hasi ziren. «Bizia lo», 2003 - 137. orr.
Ikusi ninduen bezain laster Izetaren gasolino zaharra kalafateatzeari utzi eta neuregana etorri zen antxintxika, eskuak kotoian garbitzen zituela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.
Eskaileratik gorako pauso gogorren hotsa entzun zuen, antxintxika zetorren Antoniaren "Mentxu, Mentxu...!" orroekin batera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 59. orr.
Sasi artetik atera zitzaion eta aldapan behera egin behar izan zuen antxintxika. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.
Han abiatu zen landan barrena antxintxika, haizea bera baino arinago. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.
Zakurra erasotzera datorkizunean, antxintxika egin beharrean, hobe gelditu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
Izan ere, gazteak ez du korrika egiten, Pernandoren moduan, antxintxike egin izan du beti, bai etxean eta baita Azkoitiko kaleetan ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 87. orr.
Ruben Ratón Ayala argentinarraren txima luzea laidoa zen Atotxa edota San Mameseko zelaietan, baloiarekin jostari, kanpo erdia pasa eta beste inork baino azkarrago antxintxika egiten zuenean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.
Bebarrutik antxintxika irten, espaloi ondoko taxia ikusi, atea ireki eta zure ondoko eserlekuan eseri nintzen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.
Ni oso urduri jartzen ari nintzen eta antxintxika irteteko gogoa nuen, baina geratu egin nintzen, hura guztia nola amaitzen zen ikusteko jakinminez bainengoen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 33. orr.
Altxatu eta antxintxika aldegin zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 102. orr.
antxintxika joan (3)