Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antxeta 1 iz kaio mota txikia.

Antxeta bat dotore amildegian barrena, ene begi bistatik ehun tuasara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Hori da okerrena gure adinean, kontuak etorri badatozela, baina joan ere badoazela, zure antxeta hori bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 118. orr.

Portuaren gainez-gain, antxeta batzu airean ibilki, kasik iduri heiek ere beren moldean nahi zutela omenaldian parte hartu.  Herria   2001-07-26

Beste antxeta batzuk ari ziren airean, lanbro artean biraka, baina euren antzeko haren berri emateko asmorik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.

Hiru antxeta biraka ari ziren uluka. Orbela zapaltzen hasi zirenean antxetaren halako bi izanen zen hegaztia haizatu zen hostajetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Antxetarik gabeko itsaso bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Antxetak eta beleak ikusi genituen, nahiz eta beleak harkaitzak ere izan zitezkeen, eta Rayk esan zuen birigarroak eta enarak eta hegazabalak zebiltzala gure gainetik hegan, eta bizi--bizi joan ginen, geure artean kantari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.

Antxetak jira-biraka eta txilioka zebiltzan airean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Gure baforearen dieselak Guardaplatako Farolako harkaitzetan habia egina duten antxetak txilioka altxarazten dituenean ezein umek arrautzarik ebatsi ezin izan dien harkaitz haietarik gureganantz amiltzeko, eskifaiako inork ez du bista jaso nahi, antxeten agurrak itzuliaren zalantza dakarkigulako begietara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

Antxeta gris bat, atzeko aldetik apur bat azkarrago zetorrena, mantso-mantso iragan zen ababorrera malekoiaren aurretik, mugimendu ñimiñoena ere egin gabe pasarela ondotik planeatuz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Antxeta zuri-urdin mordo bat pasa da nire aurretik, karrakari; eta latapeko harkaitzetara jiraka jaitsi.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Antxeta burubeltzak zebiltzan hona eta hara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.

Antxeta hankabeltzak, adibidez, desagertzen ari dira Ipar Itsasoaren inguruetatik.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa, non trumoien pare igo baitzen antxeta hegaldarien zarata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Ordurako, atzean utziak zituen hegazkinak Sacramento bailarako lur emankorrak autobideko marra grisaxkari jarraituz, antxeta jostari baten gisan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.

Ez litzaidakek batere gustatuko horrek afaldu duena afaldu behar izatea, ardi eta antxeta hilak -birao egin nuen neure artean "hil" hitza esateagatik-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

Hain luze egon ginen geldirik, non antxeta zikin-grisak lasaitu, eta batzuk gure aldamenean jarri ere egin baitziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Harkaitzaren zelaigune bihurgunetsuaren amaieran, antxeta saldo izugarriek oihu egiten zuten beren lagun hil berrien eta urteetako zirinaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Antxeta aldra batek, zalaparta gaitzetan, San Martin auzo aldera jo zuen; haratago abian itxuraz, Egia, Loiola eta Ametzagañaruntz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

-Horrelako antxeta pilarik ez nian sekula ikusi -esan nion-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

Lurrera erori ginen, antxeta-zirinez betetako belar irristakorraren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Antxeta moduko txoriak, zuriak eta txiliokariak, hegatsez arituko dira denon buruen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

2 antxeta arrosa (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Antxeta arrosa, Rhodostethia rosea. ETC-entziklopedia   Kaio, Wikipedia

3 antxeta burubeltz

Antxeta burubeltzak zebiltzan hona eta hara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.

4 antxeta hankabeltz

Antxeta hankabeltzak, adibidez, desagertzen ari dira Ipar Itsasoaren inguruetatik.  Berria - Gaiak   2004-07-17

5 antxeta mokogorri (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

"Antxeta mokogorri" izena da euskara batuan erabiltzen den izen arrunta. Horrez gainera, bizkaieraz, "txirlet" izen arrunta ere badu. ETC-entziklopedia   Antxeta mokogorri, Wikipedia

Bere eztarri zuloa zabaldu eta antxeta mokogorri saldoa askatuko du hiriaren gain. ETC-prentsa   Berria, 2005-06-14

Sarritan beharrik gabe hartu dira maileguak, antxeta mokogorria adibidez, itzulpen hutsa da eta ez da inon esaten hori, horri kalatxoria edo txirtela esaten zaio. ETC-prentsa   Argia, 2001-04-15

Miru gorrien edo bertzelako hegazti harraparien artean, antxeta mokogorriak ikusi ditu, adibidez, NUPeko gida osatu bitartean. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2015-02-27

6 antxeta txiki

Ezkerreko besoan antxeta txiki bat tatuaturik zeukan, ber-bertatik ikusteko modukoa soilik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

7 bonaparte antxeta (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bonaparte antxeta, Chroicocephalus philadelphia. ETC-entziklopedia   Kaio, Wikipedia

8 Sabine antxeta (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Kopuruan ugarienak, besteak beste, gabai handiak, gabai arrea, gabai balearra, Wilson ekaitz-txori txikia, marikoi isatsluzea, Sabine antxeta edota mendebal-txori mokolodia izan dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-11

Sabine antxeta, "Xema sabini". ETC-entziklopedia   Kaio, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antxetak jira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus