Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaiak ziren, sendoak, hezurtsuak, ilea gorri-antxa eta aurpegiak indiar eitekoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.
Haren ahizpa Ninik aurpegiera oker antxa zuen, eta ez hain espirituala batez ere; baina emakumeagoa zen, bazuen atsegingarri izateko gogoa, hipokrisia, disimulua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.
Gurea jatetxe arrunt bat da, merke antxa ematen dute. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
Hizketan, berriz, euskara batu antxa egiten zuen, bizkaierazko berbatxu batzuekin zipriztinduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
Ohi zuenez, ponpox antxa jantzia zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Langilea, latz-antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme-alabaren aita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Vilma genuen argazkitik begira, hemezortzi urterekin: biribil antxa, orduko modako jantzita, parpailezko soineko zuri batez eta bota beltz altuz, ile kizkurrezko xerloak bekokira erortzen zitzaizkiola eta lore sorta bat eta haizemaile bat eskuetan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.
Zeraman gorbata nabarmen antxa gertatzen zen jantzi haiekin, haren adinean eta urtaro hartan, eta nolabaiteko abenturazale eitea ematen zion. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Ahots goxoa zuen, kantari antxa, eskola-ume batenaren modukoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.
Etxe hura ilun antxa zen, eta gure aitak ez zuen lortu ongi ikustea Marioren andrea; bakarra ikusi zuen ttiki-ttikia zela eta kopetako ileak begiak estaltzen zizkiola. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 224. orr.
Elkarri hitzik trukatu gabean joan ziren zumardian barrena, urak gelditu eta ibaia putzu zabal antxa egiten den tokiraino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.
Abarkak erantzi eta gero, supazter inguruan bero-bero zeuden espartinak, orpoaldea txapalik zutela oinetan sartzean ere, igarriko zien estu antxa eta lehor edo zabal eta lasai zetozkion: espartuzko zola agudo lasaitzen baita hezetasunez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Niri, batzuetan, sendagai oso ona gertatzen zait -esan zion ahots lehor antxaz, eta Egutxik ez zuen erantzun. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 38. orr.
Hala ere, nere irudipen huts horiekin aski izanen ez duzunez, jarriko nauzu txulo antxa eta erakutsiko dizut erudizio pittin bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.
Haren janzkera militar antxak nolabaiteko aldea markatzen du gainerakoekin. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 11. orr.
Burua erori egin zitzaidan eta ahora mugurdi ura sartu zitzaidan, baina gazi antxa zen... Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 43. orr.
Hark irratia piztu zuenez, amona, hotzantxa eta, bere berokian kukulduta gelditu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.
pala antxa (3)