Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antsiolitiko (ETCn 200 agerraldi, horietatik 101 azken sei urteetan; orobat ansiolitiko) iz nerbio sistemari eragin eta antsietatearen sintomak urritzen dituen sendagaia.

Kalamuaren eragina beste aukera terapeutikoenekin (analgesikoak, jateko gogoa pizteko botikak, antsiolitikoak...) alderatzeko entsegu klinikoak ez dira egin.  Berria - Harian   2005-04-17

Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela, apurka-apurka beregana zezan inguruarekiko interesa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.

Buruko edema hori antsiolitikoak eta estupefazienteen kontsumo nahasketak sortu ote zuen galdetu zioten kazetariek Fortuniri, baina zehaztasunik ezin zuela eman esan zuen: [...].  Berria - Kirola   2004-02-17

Ansiolitiko paregabea aste guztia lanean eta zarata handirik gabe pasatu zutenentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.

Orgasmoa ansiolitiko eraginkorrena eta naturalena dela esan daiteke; pertsona osasuntsuen medikamentua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Tabernaz tabernako eta diskotekaz diskotekako erabiltzaileak (anfeta mota pila, beste substantzia batzuekin nahastuta edo nahastu barik), bestelako ezagunak eta ezezagunak (ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak).  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.

Kalamuaren eragina beste aukera terapeutikoenekin (analgesikoak, jateko gogoa pizteko botikak, antsiolitikoak...) alderatzeko entsegu klinikoak ez dira egin.  Berria - Harian   2005-04-17

Ez zarete mapa soziologikoan agertu ere egiten, urtean irensten dituzuen antsiolitikoen kopurua dakarren estatistika txepelen batean ez bada.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus