Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antsietate 1 iz ezinegon edo hersturazko egoera.

Ardura horrek jokalariengan urduritasuna sor dezakeela onartu zuen Valverdek, baina hori antsietate bihurtu daitekeenik ukatu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-06

Neurri batean beren erretorikak errepublikano bihurtu ditu demokratak, beldurra antsietate bihurtu duten eragingarritasun berarekin.  Berria - Mundua   2004-11-03

Antsietatea, bereziki, emakumeei erasaten dien gaitza da.  Berria - Gaiak   2004-01-30

Freudek zioen beldurraren eta antsietatearen arteko aldea dela antsietatearen kasuan mehatxatuta dagoena norberak bere buruaz duen irudia dela.  Berria - Mundua   2004-11-03

Maiteminduaren antsietatea bera zeukan; maiteminduak bere kuttuna galtzeko duen ikara larri bera zen Istillagak bere burua galtzeko zeukana.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Larria da egoera, ados, baina, dagoena onartu eta barneratu behar dugu, presioa eta antsietatea ahalik eta ondoen gainditzeko.  Berria - Kirola   2006-02-18

Zeren baldintza horietan ibiltzeak ez dakar batere erosotasunik; giroak antsietatea eragiten du, eta neurriz gora dirua botatzeko euforia arriskutsu bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 35. orr.

Ea lortzen dudan aldi horretan Ismeten esku utzi dudan zereginaz gehiegi ez pentsatzea, ziurgabetasuna baztertzea, antsietatea saihestea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 56. orr.

Pentsatze hutsak nekez bazter zezakeen antsietatea eragiten zion. Alain buruzagi izendatu izanak areagotu egiten zuen Pasaian zeraman denboran ezer lortu ez izanak sorrarazten zion antsietatea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.

Polizia iritsi zenean emakumea beldurtuta eta antsietateak jota zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Bere antsietateak panikora eraman zuen, bakardadeari beldur itzela zion; ezinbestekoa zuen, ordea, idazteko: [...].  Berria - Kultura   2004-07-03

Etxea goitik behera miatu nuen garai bateko zigarro aleren baten bila, antsietateari aurre egiteko tabakoa lagungarria gertatzen baitzait.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Berak ez baitzuen ez antsietaterik ez beste emoziorik sentitzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 158. orr.

Antsietatearengatik jaiotako uste funtsgabeak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Apenas hitz egin genuen, baina kezkatu, bai, kezkatu nintzen, soan ezohiko antsietatea eta eskuan ezohiko dardara nabaritu bainizkion, ardoa ezpainetaratzen zuen bakoitzean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

Guri so gelditzen dira halako antsietate neurotiko batez, eta azkenik lepokoa jarri, lizentzia ordaindu eta etxera eramatea beste erremediorik ez da gelditzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 332. orr.

Baina, Zesareo aurrez aurre banuen ere, gutuna lehenbailehen irakurtzeko irrikan nengoen, antsietate handi batek harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

Antsietate apur bat dugu, baina ondo gaude.  Berria - Kirola   2004-05-21

Izan ere, depresio eta antsietate mota batzuk kanpo utzita, buruko gaitz askok osagai biologikoak dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Ainara Esteran euskal presoari, jipoia entzun zuenean, antsietate krisia eman zion, eta erizaindegira eraman behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Gero eta pertsona gehiago, antsietate egoeretan adibidez, bere bizitzako beste eremu batzuetan lanean, gizartean, lagunekin edo familian aurkitzen ez duen plazera edo gogobetetasuna bilatzen saiatzen da janarian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Jende askok izaten ditu antsietate arazoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Alprazolan: Lasaigarria da, eta antsietate eta izualdi egoeretan erabiltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Etxean afaldu dutela, afaltzera irtetekoak zirenean Bertak antsietate atake antzeko bat izan duelako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 99. orr.

2 antsietate asaldura (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). ETC-entziklopedia   Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua, Wikipedia

3 antsietate nahasmendu (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Antsietate-nahasmendua edo antsietatezko neurosia sintoma nagusia antsietatea edo larritasuna duten buruko gaitz nahasmendu neurotikoetako bakoitza da; sarritan, bestelako depresio-sintomak eta loaren alterazioak ere azal daitezke. ETC-entziklopedia   Antsietate-nahasmendu, Wikipedia

Thokozile Masipa epailearen aginduz, azterketa psikiatrikoa egingo diote Oscar Pistoriusi, atleta paralinpiarrak "antsietate nahasmendu orokorra" ote daukan jakiteko. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-15

Eskizofrenia paranoidea eta antsietate nahasmendu orokortua ditu. ETC-prentsa   Berria, 2016-02-26

Zaballako espetxean (Araba) dago gaur egun, baina, azaldu dutenez, kalean behar luke, gaixotasun larri eta sendaezina duelako: eskizofrenia paranoidea eta antsietate nahasmendu orokortua. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-28

Antsietate nahasmendua dagoenean ere botika hartzea egokia da: ez, ordea, antsietate egoera puntuala denean. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-04

Ager daitezke depresioa, antsietate nahasmenduak, nahasmendu psikosomatikoak... ETC-prentsa   Berria, 2017-11-12

Amesgaiztoak antsietate-nahasmendu larri baten ondorioz etortzen ahal dira, Ephialtesen eritasunean gertatzen den bezala, konparaziora. ETC-literatura, saiakera   Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014

Nahasmendu mentalak: Depresioa, antsietate nahasmenduak, alkohol eta sustantzia psikoaktiboen abusu edo/eta mendekotasuna, lo-nahasmendua, elikadura jokabideen aldaketa, sexu-disfuntzioak, nahasmendu psikotikoak, nortasunaren nahasmenduak, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, nahasmendu bipolarra... ETC-zientzia, zuzenbidea   Arrantza-sektoreko langileen arrisku-faktore psikosozialen hastapenak, Amaia Ituarte / Alfonso Apellaniz, EHU/UPV, 2017

4 antsietatezko neurosi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Antsietate-nahasmendua edo antsietatezko neurosia sintoma nagusia antsietatea edo larritasuna duten buruko gaitz nahasmendu neurotikoetako bakoitza da; sarritan, bestelako depresio-sintomak eta loaren alterazioak ere azal daitezke. ETC-entziklopedia   Antsietate-nahasmendu, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antsietate arazoak (5)

antsietatea eragiten (4); da antsietatea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus