Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antsiatu, antsia(tu), antsiatzen 1 da ad antsia izan; kezkatu.

Eta bai, banekien zer-nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Ni horrelako gertakizunekin antsiaturik nago, otsoen kontrako psikosia baitago zenbait tokitan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Harik eta egun batean, kezkak kezkaturik eta antsiak antsiaturik, barrena lehertu zitzaion arte, jartzen zelarik katolikoen eta protestanten aurka, eta erraiten zituela birao iduriko hitz haiek: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 187. orr.

Hura erran bezain laster, alegeratu zen alde batetik, baita antsiatu ere bertzetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.

Baina ez zaitez kezka, ez antsia eta ez asalda horregatik, zeren mundu honetan ez baitago gaitzik kontsolagarririk ez duenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.

Otoitz egin diezaiogun Jainkoari eta ez gaitezen antsia, zeren bere buruaz antsiatzen denak burua galtzen baitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Berorren erantzunaren zain ditu gure bihotz antsiatuok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Zergatik zigortu du izadiak, beraz, gure arrazoimena bide hura bilatzeko grina antsiatu batekin, bere kontu garrantzitsuenetako bat bailitzan?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus