Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marko konkretua, marko abstraktua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Modelo matematikoen formulazio abstraktuak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Irudikapenaren eta adierazpenaren arteko bereizkuntzari dagokionez, erreferentearen izaeraren desberdintasunaren arabera definitzen du, erreferente konkretua baita lehenengoan, eta abstraktua bigarrenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.
Beraz, abstraktua eta konkretua bezala direla erranez baino hobeki bereizten dira biak, ahalmena eta ekintza bezala direla agertuz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.
Balizko irakurlea gogoan duela idazten omen du zenbaitek literatura, baina irakurle hori, balizko ez ezik abstraktua da, eta, batez ere, urruti dago, nola espazioan hala denboran ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.
Unibertsitateaz hitz egiten dugunean ez gara abstraktua den zerbaitez ari, oso zehatza den zerbaiti buruz baizik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.
Distantzia hori ezin neur daiteke, jakina; hala ere, horretaz baliatuz berariaz narraziozkoa eta fikziozkoa ere izango ez zen zinema bat egitea proposatu zuen; zinema horretan horrelako erlazio abstraktuen konbinazioetatik (formen, iraupenen, koadraketen eta besteren konbinazioetatik) sortuko ziren esanahia eta emozioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.
"Eisensteinek modu abstraktuan pentsatzen dik zinea bezalako gauza konkretu bat", erantzun diot Jaimeri. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.
Ez da harritzekoa, bada, irudi abstraktuaz, eta balio plastikoez oro har, idatzi diren lehenengo teoria-lanak Bauhausek, 1920ko hamarraldian argitaratu izana. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.
Irudi sinbolikoa gauza abstraktuak irudikatzen dituena da ("irudiak berak baino abstraktutasun maila handiagokoa"). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Izaki abstraktuak dira, eta ezin dira sandalien kontra zanpatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.
Problema batekin pentsatzen duzunean, problema horren munduan bizitzen zara, eta nozio abstraktuak errealagoak bihurtzen dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Era honetara hartuta, formaren ideia aski ideia abstraktua da, eta gauzatu behar den ezaugarri fisikoetatik aski askea, gainera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
Historiarekiko fideltasuna kontzeptu abstraktua izan zitekeen, bai, baina egiazkoak ziren Intxortan hil ziren mendizale gazte haiek. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 113. orr.
Ele handi hauek ez dira filosofo handien erran gaitzak edo pentsamendu abstraktu goren batzu, gure eguneroko bizitza baizik. Herria 2003-02-20
Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 67. orr.
Garuna, makinaren kontrolgunea jatorriz, pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Adimen banatu edo abstraktuak forma hutsak direlako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
HALLE-ren 1959ko errusierari buruzko tesiaz geroztik, fonemak ez du berez leku beregainik Fonologia Sortzaileen analisian; halaz ere, hotsaren barne-aurkezpena ez da erabat aldatu Pragakoen ikuspegi abstraktu horretatik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.
Idealak ez dira konbentzio abstraktuetan gauzatzen, inguratzen gaituen eguneroko bizitzan baizik. Berria - Kultura 2004-09-22
Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 67. orr.
Etxetik urrun, aita samurtasun abstraktu baten ziurtasuna izan zen niretzat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.
Ikaratuta geunden, baina oso beldur abstraktua zen, ez dakit nola esan, eta ezin genuen sinetsi gauza benetan larririk gerta zitekeenik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 36. orr.
Agian mamia eman geniezaieke termino abstraktu horiei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.
Irudi abstraktuak, "soilak" indar berriz piztu du, beraz, irudi figuratiboari dagokionez antzinatik zetorren baina askotan ahaztu izan den gai bat: adierazgarritasunaren auzia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da; arte "abstraktu", geometrikoa, berriz, bestelako afektuetan oinarritzen da, kanpoko munduarekiko harremanak eragin lezakeen larritasunari ordaina emango dion ordenaren premia psikologiko sakon batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Arte abstraktu bat izan baldin badaiteke, zergatik lan egin da hainbesteko lehiaz irudikapenezko arte bat egiten? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.
Kandinskyk margolan abstraktuak sortu zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.
Zinema horretan horrelako erlazio abstraktuen konbinazioetatik (formen, iraupenen, koadraketen eta besteren konbinazioetatik) sortuko ziren esanahia eta emozioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.
Euskal Herri libre batean bizi nahi dudala esaten dudanean, ez dut aberri aske bat bakarrik eskatzen -zenbaitentzat abstraktu samarra izan litekeen asmoa-, gizon-emakume libreen gizarte bat amesten dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 92. orr.
Simulazio moduko edo irudikapen konkretu horiek ez dira hain egokiak beste pentsamendu mota batzuetarako: pentsamendu sinboliko, kontzeptual edo abstrakturako, kasu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.
Informalismo abstraktutik intentsitate handiko kolore formak margotzera igaro zen. Berria - Kultura 2004-12-12
Garbi zegoen Stephenek ikusmenezko analisi abstrakturako zuen ahalmena, baina zenbateraino axola zion "esanahi"ak? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Matematikak ere, nahiz hura izan zientzia guztien artean prestuena eta abstraktuena, etereoetan etereoena, bizi garen lur honetan ditu barneratuak bere sustrai sakonak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.
Ama izatearekin alderatuta, aita izatea nahiko zeregin abstraktua dela, alegia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.
Aberria, ze abstraktua bere seme-alabak jaten dituen munstro egoista hori. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 76. orr.
Nire obra ez da erabat abstraktua; forma figuratiboek indar handia dute. Berria - Kultura 2004-07-06
Mundu naturaleko irudi ezagunen ordez, koloretako paper zati geometrikoz osatutako irudi erabat abstraktuak erabiltzea erabaki zuen, kolore askokoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Ez nuen inolako eszenarik ikusi, baizik kolore askoko irudi korapilatsu bat, sentsazio multzo zeharo abstraktu eta kategorizatu gabeko bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.
-Zer margotzen duzu, abstraktua ala... bestelakoa? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 270. orr.
Goazen hor parean dagoen taberna batera, han azalduko dizut abstraktua ala bestelakoa pintatzen dudan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 270. orr.
Sinbolizatzen ez den emozioak alde egiten du, eta errealitatea abstraktuan eta sinbolizaturik baizik ez da transmititzen: arteak abstrakzio-prozesu bat eskatzen du, beraz, beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Bazen aukera, orobat, abstraktuan, dena bertan behera bota eta ospa egiteko, mugak artean irekita zeuzkaten herrialde urrun, mitiko haietako batera aldatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
Sexuaz bai, sexuaz oro har eta abstraktuan hitz egiten zenuten. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.
Aljebra abstraktua egitura algebraikoak, eraztunak eta taldeak esaterako, ikertzen dituen matematikaren arloa da. ETC-entziklopedia Aljebra abstraktu, Wikipedia
Aljebra abstraktuan Hermann Grassmann-ek bektore-espazioaren lehen bertsioa egin zuen eta George Boolek bakarrik 0 eta 1 zenbakiak erabiltzen duen aljebra ikustatu zuen. ETC-entziklopedia Matematikaren historia, Wikipedia
Nire esparrua aljebra abstraktuarena da, eta Noether da arlo horretan zientzialaririk garrantzitsuena. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2018-03-02
Aritmetika dator lehenik; gero, aljebra; gero, kalkulua; gero, ekuazio diferentzialak, aljebra abstraktua, analisi konplexua, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006
Izan ere, multzo terminoa lehen hezkuntzako hasierako mailetan ikasten da eta talde terminoa, aldiz, matematikaezagutza askoz ere espezializatuagoa eskatzen duen aljebra abstraktuaren alorrean ikasten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzalari euskaldunen III. topaketa, Askoren artean, UEU, 2019
Italian ikasten nengoela, giza gorputzean zentratu nintzen, baina Euskal Herrira itzuli eta arte abstraktuari heldu nion. Berria - Kultura 2004-05-19
Gerra amaitu zenetik Franco hil arteko arte abstraktu eta figuratiboa erakutsiko du hirugarren erakusketak eta 80 eta 90eko hamarkadetan ezagun bihurtu diren artista espainiar gazteen lanak izango dira azken erakusketan. Berria - Kultura 2004-02-17
Tentazio horrek, pinturaren bilakaerak areagotu baizik egin ez duenak, ez ditu arte abstraktuaren teorialariak bakarrik tentatu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.
Halako zero metatik aurrera, kopuruen eremua uzten zuten muntek arte abstraktuarenean barneratzeko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 16. orr.
Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua... Braque, Picasso, Léger, Picabia, Duchamp, Klee, Chagal, Rothko, Dubuffet, Bacon, Morandi, Calder... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
espresionismo abstraktuaren keinuaren aldean, eguneroko objektuen ilustrazioa hobesten du pop arteak; mugimendu horren babesean sortutako lanak bildu ditu bilboko Guggenheim museoak. Berria - Kultura 2004-02-10
Margolaritzarekin alderatuz gero, bere musika espresionismo abstraktua definitu badaiteke ere, AMM bezalako inprobisatzaile erradikalen aldean, ortodoxoagoa da bere proposamena. Berria - Kultura 2006-01-05
Objektu abstraktua, materiarik ez duena, baina bere gain ekintzak defini daitezkeena da. ETC-entziklopedia Objektu abstraktu, Wikipedia
Hartara, gizarte-testuinguruari inolako erreferentziarik egin gabe iker litekeen objektu abstraktutzat hartu izan dute hizkuntzalariek mintzairaren auzia. ETC-literatura, saiakera Estatu etnozidaren kontra, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2011
Orain aztertu beharko den esperientzia horretan, hari objektu abstraktu hori aberastuko zaio eta bizitzan ikusi dugun hedapena lortuko du. ETC-literatura, saiakera Gogoaren fenomenologia I, G. W. F. Hegel (Xabier Insausti / Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Bi eratara burura daiteke instituzioa: lehenik, objektu abstraktu gisa, hau da, arau sistema baten bidez adierazitako jokabide molde posible gisa. ETC-literatura, saiakera Justiziaren teoria, John Rawls (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Joera bat, urrunegi eramanez gero, alde bat beste batetik bereiztera eta abstrakzio egitera eramaten duena, eta, oraindik urrunago eramanez gero, objektu abstraktu irudizkoak, edo entitate idealizatuak asmatzera, errealitatea fikzio artifizialen bilduma bat bihurtzera. ETC-literatura, saiakera Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Zinez, objektu abstraktuak ditugu, baina, aldi berean, forma ezberdinak iradokitzen dituzte. ETC-prentsa Berria, 2012-03-24
Azterketa gauzatu ahala, lehenengo eta behin domeinuaren objektu nagusiak identifikatzen ditu eta, ondoren, objektu abstraktu horiek zehaztu, eta klase bihurtuko ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
Perpausetik, gramatiken objektu abstraktutik, komunikazio unitaterik txikienera, hots, enuntziatura, jauzi egin beharra dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 84 zbk., UEU, 2013 - urtarrila-martxoa
abstraktu bat (18); abstraktu baten (6); abstraktu edo (3); abstraktu eta (13); abstraktu gisa (3); abstraktu hori (3); abstraktu samarra (3); abstraktua da (11); abstraktua dela (3); abstraktua den (3); abstraktua eta (8); abstraktua ez (3); abstraktua zen (3); abstraktuak dira (6); abstraktuak eta (9); abstraktuak eta egungo (3); abstraktutzat jo (3); arte abstraktu (4); arte abstraktua (6); arte abstraktuaren (6); esperimentu abstraktuak (3); esperimentu abstraktuak eta (3); espresionismo abstraktua (4); espresionismo abstraktuaren (6); eta abstraktu (4); eta abstraktua (4); eta abstraktuak (5); forma abstraktu (4); gauza abstraktu (4); hitz abstraktuak (4); ideia abstraktua (3); irudi abstraktua (3); irudi abstraktuak (4); kabinete abstraktua (3); lehendabiziko esperimentu abstraktuak (3); maila abstraktuen (3)