Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Besagia pausatzerakoan aitaren galde antsiatsuak hauteman zituen "Nor da? Nor da" errepikatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 33. orr.
Apezari behako antsiatsua igorri eta bigarren irakurgaiari lotu zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.
Mattin harroina zen, eta ni etxean edo etxeko zoko batean galdu haizea, eta hargatik mintzatzen zen aita Mattinekin antsiatsu eta arduratsu, eta enekin epelki eta laxoki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 367. orr.
Zeinen antsiatsu eta arduratsu kontatu zidan osabak guztia biharamunean! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.
Gero beste bat jo zuen, eta beste bat, eta azkenean denak batera sakatu zituen, gero eta antsiatsuago atari barruko balizko sexu saioan pentsatuz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 76. orr.