Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antsia (orobat antsi g.er.) 1 iz nahi bizia edo suharra; kezka. ik irrika1.

Antsia ote da gainbehera joaten hasteko lehendabiziko urratsa?  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Erregai usaina sudurrean, zutik paretaren kontra bizkarra, gure antsia eta intziriez landa doi adi genezakeen bertze deus.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 46. orr.

Euskarari eusteko berandu ote den sumatzeak sortutako antsia.  Berria - Harian   2006-01-26

Bidaiariek antsia eta auhenezko koru bat osatzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Nor bere patuaren, biktimaren eta kolektibitatearen jabe izatearen antsia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Massive Attack taldearen zinta behatzen nuen eta ilunak bazterrak belzten zituen bitartean, musikak antsia hazten zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Txori burlati bat gurutzatu zen lur arras eta intziri egin zuen haur baten antsia antzeratuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Egitarauak erakartzen ninduen, nola edo hala Joanaren gandikako urruntasunak pizten zidan antsia arinduko zidala espero nuelako.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Irakeko jendetzaren %15 osatzen duten eta iparraldeko hiru probintziatan 1991ko Golkoko Gerraz geroztik autonomia duten kurduen antsia da NBEren berme eta babesik gabe Iraken gehiengoan dauden xiitek ez dutela onartuko herrialdearen egituraketa federal bat, eta, beraz, euren autonomia deuseztatu nahi izango dutela.  Berria - Mundua   2004-06-10

Badago antsia antzeko zerbait, zerbaiten bila aritze eta ezin hori..  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 240. orr.

Barnea iraultzen zion antsia tzar hori zer zen ez zekien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Logelara itzuli zen, pasabidetik barna zihoala hauxe pentsatzen zuela, Estali egin da, estali egin da, eta hain antsia handiaz pentsatu ezen hemen esan eta egin diren hitz eta egintzen etorkizuna estalita egote horretan erabakiko zela zirudiela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.

Botere antsia ttiki eta konfesaezin bat izan zitekeen, arma eskuetan sentitzean edo granada bat jaurtitzean, une batez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Banekien neurrigabekoa eta gehiegizkoa zela gutizia hura ezagutu berri batentzat, baina ezin geratu nuen antsia oldartsu hura inola.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.

Madrilgo Burtsa Etxea lehertzeko dena neukan prest eta antsitan nengoen hartarako, nola mendizalea gailurrerako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 168. orr.

Neska-mutikoek antsia-oihu txikiak eginez adierazten zuten beren urduritasuna.  Berria - Kultura   2004-08-18

Mendebaleko kulturaren krisi kontzientzia larri bat dagoela, ebidentziarainoko ziurtasunarekin, izugarrizko antsi-larriarekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

Antsia une ugari pasatzen nituen zigarro haiek irentsi behar nituela pentsatzean, eta denak jarraian eta presaka erretzera bultzatzen nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Emakumeak esaten zidan hitz bakoitza antsiaz entzuten nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.

Ordubetez egon nintzen neure buruari antsiaz galde eta galde ea liluramenduren bat izan ote nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Antsiaz itxaro dut nire bihotzera pakea ekar dezakeen hitz bakarra.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

Desiraz eta antsiaz, bezperako urrats zoroen errepikatzera Lili Marlen deitzen dut: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.

Arnasa hartu barik edan nuen, antsiaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Goizean goiz amak esan zizkion hitzak matxinatzen zitzaizkion, antsiaren antsiaz, trumilka bizian: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Luzaro egon nintzen zain, ezertarako erabakirik ezin harturik, gogoa argi, baina eromenezko antsiaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute, aseezineko antsiaz era guztietako bizioetara emanak bizitzeko.  Elizen arteko biblia   Ef 4,19

Behin Orixeren iloba bati aditu nion, euskaldunok espanturik gabe egiten omen ditugula heriotz puntzioak, ez Andaluzian bezala negar dunduriz eta antsiz, lotsagarri emateraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

-Eta non hil zen? galdetu nion Fernandori, lehenbailen jakiteko antsiz, zubi gainetik Areso aldeko basoetara begira, nonbaitean han hil zelakoa esan behar balit bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

Gero, begiak sabairantz jasorik, antsiazko suspirio bat irten zitzaion buru-bihotzik gabeko ausarkeria baldar hark eragina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

2 ez-antsia antsiarik eza.

Deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez-antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

· (adizlagun gisa) Eguerdian, haatik, eguraldia altxatzen hasi zen eta, hala, aulkia hartu eta etxe aitzinean paratu nintzen, eguzkitarat, musker bat bezala, laxo, zabal eta ez-antsia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

3 antsia izan

Antsia zena?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus