Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropozentrismo iz

Antropozentrismo hori gizonzentrismoa bihurtzen da zerrendaren azken termimoan, gozatzeko eskubidea gizonezkoari bakarrik dagokiola iradokitzen baitu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Basoko egurra alferrikakotzat jotzeak antropozentrismo nabarmena salatzen du, konta ezin ahala izakirentzat bizia baita egur gizakiarentzat alferrikako hori.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Animaliei buruz ari garenean, gertatuko zaiona zer den ezagutzea jakinaren gainean egotea eta berariaz egitea lirateke frogatu beharreko puntuak, animaliak tasun horiek dituela pentsatzea antropozentrismo hutsean erortzea bailitzateke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 132. orr.

Batzuek antropozentrismoa aipatzen dute, eta era askotako arrazoi epistemologikoak ere erabiltzen dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Antropozentrismozko bekatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 483. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus