Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropozentriko izond erreferentzia puntu gisa gizakia duena.

Eboluzioaren lehenengo mailetan animaliak -oso joera antropozentrikoa da eboluzioa mailakatze hau- odol hotzekoak ziren eta euren gorputzen tenperatura inguruko tenperaturaren araberakoa izaten zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 66. orr.

Gero, eboluzioaren mailetan gora egiten zuten neurrian -eboluzioan gora egite hau, gizakion goietara, noski, beste harrokeria antropozentriko bat besterik ez da-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 66. orr.

Ekologismoaren barruan bi joera daudela diote: antropozentrikoa eta ekozentrikoa.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Animaliak bere buruaz beste egin dezakeela pentsatzea kontzeptu antropozentrikoa da oinarrian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 132. orr.

"Enpresaren orientazio antropozentrikoagoa", adibidez, erretorika hutsa izaten da gehiegitan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus