Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antroponimo iz pertsona izen propioa.
Bulegora itzuli zen, José Pedro Machadoren Hiztegia ireki, eseri, eta onomastika ataleko zutabeak begiratzen hasi zen, A letratik, lehen izena Aala antroponimoa da, jeneroren berririk ez da ematen, ordea, maskulinoa, femeninoa, ez dago jakiterik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 122. orr.
Goizuetako Muxurdin Borda (testu zaharretan Mussurdin) antroponimoa datorkit burura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
Bestelako osagarririk ere badu liburuak: lehen bertsolerroen zerrenda alfabetikoa, antroponimo eta toponimoen zerrenda, aztertutako hitzen zerrenda eta adizkitegia, bibliografia, Perez de Lazarragarekin zerikusia duten argazkiak eta irudiak... Berria - Kultura 2004-07-02