Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbaitzuek, antropomorfismoan urrunago joanez, Hura gorputz bat, atributuz hornitua, zela sinetsi zuten, eta beheren maila horretatik igoz, beste batzuek Jainkoagandik gorputza kendu dute, atributu soilak egotziz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.
Gogoan izan, ordea, Onqelosek zer-nolako interes berezia agertzen duen bere Targum-ean Bibliako testuetan Jainkoaren antropomorfismoa apalago eskaintzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.
Horregatik, munduaren kausa ideian pentsatzeko baimena dugu, ez antropomorfismo sotil baten arabera soilik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 242. orr.
Adigai gisa zehazki determinatzea, eta errealitate gorenaren aurka dagoena, hots, agerpen soilari dagokiona (antropomorfismoari dagokiona adiera zabalean) deuseztatzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 227. orr.