Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaungoikoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jaungoikoaren beraren irudira egin zuen; Ar eta eme egin zituen, ez dela era antropomorfikoan ulertu behar, Jaungoikoa bizardun eta iletsua bailitzan, era espiritual teozentrikoan baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.
Neurrien sistema globalak eta itxiak dira batez ere, eta ez forma hutsak, eta halako diren aldetik erreferente antropomorfiko bat aurkitzen dute beti: proportzio maskulino idealen itzulpen aritmetikoa da doriarra, "emakumearen lerdentasun eta xumetasunarena" joniarra, eta "neskato baten xumetasunarena" korintoarra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.
Psikologiaren entrega bera ere, mingarria zirudien arren, mingarria bezain onuragarria gerta liteke, kristau-teologiatik ken litzakeelako estalki antropomorfiko horietako batzuk, iraganean giza arimaren eta bere Egilearen artean hesi guztietako setatienak gertatu zirenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.
Bi ikuspegiak bat datoz Jainkoaren irudiarekin, mozorro antropomorfikoa duen pertsona gisa, eta giza irudimenak ez dirudi gai denik harantzago joateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Bizitzeko borroka, askotan ohi den bezala, era horretan abereetara, landareetara eta are mineraletara ere zabalduz gero, kontzeptu antropomorfiko bat baizik ez da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.
Eta iceberg antropomorfikoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.