Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropologo 1 iz antropologian aditua den ikerlaria.

Azkenean, "el individuo es un mito", Ashley Montagu antropologoak ez zuen beharbada arrazoi puska bat gabe esaten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.

Kultura arrotzen berri eman diguten antropologoek askotan jokatu behar izan dute horrela lehenago (orokortzea zientzia ororen baldintza da).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.

Finkielkrautek ez du antropologoekin argudiatzen -antropologoen etsaia da: hain zuzen esentzialki erlatibistak iruditzen zaizkio antropologoak!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.

", galdetu zuen antropologoak hizpidea ematen zidalarik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

Marten diharduen antropologo baten tankera hartzen bazion batzuetan bere buruari, berdin har ziezadakeen neuri ere, autismoari buruzko eta berari buruzko antropologo batena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

2

Dena dela, antropologo kritiko batzuek (J.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.

Antropologo biologistak alde bat bakarra hartzen du aintzat, natura: horrekin ezin da historia esplikatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Ortega-k arbuiatzen duen beste positibismo bat zientismo soilarena da: antropologo "zientifiko soil" batzuek, antropologia eta historia ez dituzte ezertarako nahastu nahi.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus