Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropologizatu, antropologiza(tu), antropologikzatzen da/du ad antropologiko bihurtu.

Filosofia krisiune guztietan antropologizatu egin dela ohartarazten digu Cassirerek: sofistekin, Berpizkundean, Ilustrazioan, Lehen Mundu Gerraren ondoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

Joera dago, beraz, Marx antropologizatzeko, bera totalitateen historialari bihurtzeko, eta berarengan humanismoaren asmoa aurkitzeko; joera dago, beraz, Nietzsche filosofia transzendentalaren ikuspegitik interpretatzeko eta bere genealogia jatorriaren bilakuntzaren egitasmo baten mailara jaitsarazteko; joera dago, azkenik, alde batera uzteko, sekula loratu izan ez balitz bezala, historia berriak [...]  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus