Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropologiko 1 izond antropologiarena, antropologiari dagokiona.

Odolkidetasuna ere bazegoela hizkuntza ahaide horiek hitz egiten zituzten herrien artean, hau da, hizkuntza familia bat familia antropologiko bati dagokiola, zeren errealitatea ez da hain erraza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 270. orr.

Germaniar arrazak, esaterako, ezaugarri antropologiko garbiak ditu: ile horaila, burezur luzea, garaiak izatea eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 270. orr.

Euskal hegemonia ezin da oinarritu izate fundazional baten inguruan (euskaldunok eskubide bereziak ditugu hemen jaioak garelako, edo euskara defenditu behar dugulako, edo izaera antropologiko apartekoa dugulako), baizik eta euskal gizarte progresibo baten zerbitzurako aukeratutako "korapilo puntu" edo botere kontzentrazio partzial batzuen inguruko formazioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Kontserbazioaren diskurtsoak leku egin beharko lioke praktiken estrategia sozio-ekonomikoaren parez-pare doan dimentsio antropologiko funtsezkoari.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Basterretxeak, berriz, bere obraren oinarri antropologikoak nabarmendu zituen.  Berria - Kultura   2004-06-25

Zoologikoetara eta beste hainbat eratako naturgunetara egin zituen bisitaldietan ikuspegi antropologikotik grabatu zituen animaliak, kalitate bikaineko filmaketetan.  Berria - Kultura   2004-07-24

Ordu arte saiatutako filosofiaren eta teologiaren arteko lotura sistematikoaren ordez, kutsu antropologikoa zuen beste lotura egokiago bat saiatzeko aukera zegoen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Iker daiteke zein testuinguru historiko eta sozialetan sortua den agindu hori Israelgo herriaren bizitzan; zein sentido antropologiko eta erlijioso zuen basamortuko artzaintza zeken, arriskuz betean, zein betekizun sozial betetzen, beraz zein balio politiko-sozial zuen, etab., etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Burezurrak British Museumak erosten zituen, hiru libra esterlina ordaintzen zen burezur bakoitzeko, neurketa antropologikoak egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 428. orr.

Ikerketa antropologikoek (Nafarroko Bozaten, baita Biarnoan) garbi utzi dute agoteen ondokoek ez dutela deus berezirik beste herritarrekin konparatuz.  Herria   2003-11-13

Azterketa antropologiko bat balio demokratikoen defentsa aski bipila ez egiteagatik kondenatzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Ia bidaiari kronika soil batean, Euskal Herriaren analisi hirukoitza marrazten digu: historiko-politikoa, karlistaldiaren inguruan; antropologikoa, euskaldunen izaeraz, hizkuntzaz, etab.; eta soziala, hemen ikusten dituen jende tipoak, ikuspegi psikologiko batez eta jende mota bakoitzaren mundu psikologiko pertsonal hori azpimarratuz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

Garai bateko altxor guztiak historia honen hiri zaharrean pilatu dira; sendoa zela uste izan da; sakralizatu izan da; pentsamendu antropologikoaren azken kokalekutzat jo izan da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

Hobbesen pesimismo antropologikoaren atzetik, herritartasunaren teoriari egindako ekarpen positiboa ezkutatzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.

Noizbait "baikor antropologikoa" dela esana du, baina baikortasun edo ezkortasun kontua ez dela zehaztu zuen atzo: erabat sinetsita dagoela indarkeriak "denbora mugatua" duela, eta hori esateko "gertaera objektiboetan" oinarritzen dela, Gobernuak duen informazioan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Altxor antropologikoa 16 milimetrotan.  Berria - Kultura   2004-07-24

2 (hitz elkartuetan)

Hori egiten du, halaber, jakimin filosofikoari buruz egia antropologiko-filosofiko handiak esanez: berriarekiko erresistentzia ñ errutinatzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Lombrosok lurpetik ateratzen zituen "kriminal gaizto" izandakoen garunak eta eskeletoak, hauen izaeraren arabera lan antropologiko-kriminal fantasiaz beteak eraikiz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Halatan, bada, beste pasarte batek erakutsi zien modu are argiagoan erredaktore anitzen kontua; bat-batean, itzulgaian joera antropologiko-sinboliko halako bat zuen testua aurkitu zutenean: [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antropologiko bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus