Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer da antropologia: mundu ikuskera bat edo mundua aztertzeko metodologia bat? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 415. orr.
Zuzenbidea, antropologia eta hizkuntzalaritza ikasi ondoren sartu zen politikaren munduan. Berria - Harian 2005-04-20
Dewey), soziologia, antropologia, balioen zerikusiaz gizartean modu filosofiko pragmatikoan ibili dira arduraturik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.
Arkeologia, antropologia, hizkuntzalaritza izan dira euskal kulturaren zientzia fundazionalak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.
Antropologiak gizakia zer den argitzeko zientzia edo diziplina izan gura du oro har. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.
Horra bada, antropologiaren arreta merezi duen ikerketa-bide bat: baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
Hizkuntza eta kultura amankomuna dugu, antropologiako ezaugarri amankomun bat baino gehiago ditugu. Berria - Kultura 2004-05-05
Artazuriketa gertakari kultural gisa aztertzeko lana hautatu genuenean, antropologiako irakasleak "datuen razzia" deitzen zuen lanaren lehendabiziko faseari ekin genion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.
Hizkuntzalaritza, arreta handiz bereizi behar da etnografiatik eta historiaurrekotik, horietan hizkuntzak dokumentu moduan soilik hartzen baitu parte; antropologiatik ere urrundu behar du, zeren antropologiak espeziearen ikuspegitik soilik aztertzen baitu gizakia, eta mintzaira, gizarte gertakari bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Irudiaren ikusleaz dauden ikuspegi nagusien gainbegiratu labur honek erakusten duena, irudi negatiboan bada ere, irudien antropologia bat da zinez: irudiaren eta irudiak gizonarekin oro har duen erlazioaren azterketa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.
Gainera oinarrietaraino iganez, helduko gara bi giza mota osoki ezberdin -"agintzeko eginak diren gizakiak" eta "obeditzeko eginak diren gizakiak"- bereizten dituen antropologiaren ikuspegi zahar bezain okerrera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.
Antropologiaren bideetan sartuta, dokumentalistaren lana bete du egileak, erromantizismoa gogora ekartzen duen estetikari muzin egin gabe. Berria - Kultura 2006-04-27
Ahanzturarik gabeko barkamenarekin beren heriotza duintzeko; heriotzaren antropologia estetiko berria eraikitzeko. Berria - Kultura 2004-01-28
Antropologia filosofiko batez oraindik ezin mintza gintezke: gizakia esentzialki arrazoimenarekin definituz, eta arrazoimena ez-historiko gisa ulertuz funtsean, antropologiarik ez da posible. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.
Sarrera honetan, garai bakoitzeko gairik garrantzitsuenak jorratuz, Antropologia Filosofikoaren bilakaera historikoa aurkezten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.
Batzuen ustez (M. Scheler, B. Groethuysen, Brüning, Landmann), antropologia filosofikoa betidanik egon da: leizeetako artean ere gizakiak bere buruaren kontzeptua eta gogoeta islatu zituzkeen modu plastikoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.
Hemen, antropologia konparatuari dagokion arazo bat dago: aldatzen al da, bada, ahoskatze aparatoa arrazarik arraza? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 185. orr.
EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko zuzendaria da, eta EHUko Gizarte Kontseiluko kidea eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseilukoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.
Antropologia kulturalak gizakiaren definizio unibertsalaren aldeko preferentzia errotik eztabaidatu izan du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Modu akademikoan jaio eta loratuz, antropologia kulturala moderno bilakatu da, Europako zibilizatuen zientzia gisa, basakerian geraturiko edo "historia gabeko" herriei buruz; goitik behera begira, arkeologia kultural baten antzera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.
Ortega-k, tradizio filosofikotik jasoa duen Volksgeistaren kontzeptua, arrazarena bihurtu du, garai hartan indar handian zegoen antropologia arrazialistara moldatuz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.
Gaia, "Antropologia sozio-kulturalak zer ekar dezaken gaurko Euskal Herriaren ezagutzan". Herria 2003-06-26
(Marseillako Unibertsitatearentzat egin antropologia biologiko ikerketa baten emaitzak. Herria 2005-04-07
Positibistek eta materialistek bilakabide historikoaren interpretazioa antropologia biologista hutsarekin egin nahi dute (historiaren filosofiarik gabe). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.
Antropologia naturalista edo biosoziala, biopsikikoa, kulturala edo soziala (etnologikoa), pedagogikoa, politologikoa (edo politikoa), ekonomikoa, teologikoa (edo erlijiosoa), filosofikoa edo, baita ere, estrukturala, hermeneutikoa, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.
Biologiak, soziologiak, antropologia espiritualistak "hausten" duten gizakia bere batasunean, osotasunean bilatzen. idealismo horren oihartzuna oraindik entzuten da, hala etnografia postmodernoan nola antropologia hermeneutikoagoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 281. orr.
Ez dago antropologia unibertsal hutsik, ezta partikularistarik ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.
1995ean, EHUn Antropologia ikasketak sortu zituztenean, bere eskola guztiak euskarazkoak ziren, baita doktoradutza eskolak ere. Berria - Kultura 2006-02-09
Ikuspegi kritikoaren muturrera jota, aipagarria da Sharryn Kasmir antropologia irakasle estatubatuarraren ikuspegia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Marques de Lozoya antropologia saria irabazi berri du. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Hofrat Klementi -Antzinako Ekialdeko Bilduma Bereziaren Zuzendari, Artearen Historiako Museoan, eta baita Etnografia eta Antropologia Saileko behin-behineko buru ere-, ez dago aurkeztu beharrik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.
Hark sortua zela Madrileko Antropologia Museoa ere, eta berriro és del tot fiable, és del tot fiable esanez amaitu zuen liburu-saltzaileak bere jarduna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.
Tximino gisako zerbait, bai, antropologia-lanetako irudietan agertzen direnen antzekoa! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.
Enteratu naiz Andoni Ekuador aldean bizi dela, Andeen magaleko ibar galduren batean, antropologia lanean eta neska kitxua batekin ezkonduta, baina paper faltsuekin, gu bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.
Antropologia-tratatu ugari bada medikuentzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.
Lehen mailako erreferentzia horren ondoan, gogoan har bedi Marcel Joussere eskolako antropologia-tradizio frantsesak omen handia eduki duela halaber gure artean, maisu handiaren ikasle Ives Beaupérinen ekarrien bidez bereziki. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 158. orr.
Filosofia horrek hausnartu nahi duen munduak pertsonen nahi eta behar sakonak jasotzen ditu eta hortik datorkio erlijioarekiko lotura, hortik sortzen diren antropologia-mailako gogoetarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.
Gizonemakumeak hainbat ikuspegitatik eta hainbat modutan iker daitezkeenez, gaur antropologia-mota askotarikoak aurki daitezke bereizita, aukeren arabera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.
Maris Boyd Gillette Haverford Antropologia Goi Eskolako irakaslea da Pennsylvanian Berria - Gaiak 2004-05-05
Euskal antropologia gai nagusitzat hartu, eta makina bat galdera egin zizkioten. Berria - Kultura 2004-04-18
Horiez gain, genero antropologiako lanak egiten ditu Farapi aholkularitza gunean. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Mercedes Salado, forentsea da, Guatemalako Auzi-Antropologia Fundazioko kidea. Roberto Romei italiarrak antzerki biomekanikako ikastaro bat eskainiko du, eta Lluis Masgrau kataluniarrak antzerki antropologiako mintegia zuzenduko du. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Diru mordoa xahutu nuen zulo horretan, baina ez zitzaidan axola, olgeta-antropologia praktikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen baitzidan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Gaurko kultur aniztasunaren konparazio-antropologiaren ahaleginek ius gentiumarekin antz handia dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.
Euskaldunak: gaurko datu genetikoak eta hematologia arloko aplikazioak" (Marseillako Unibertsitatearentzat egin antropologia biologiko ikerketa baten emaitzak). Herria 2005-04-07
Idazlan horretan, Europako errealitate kultural eta politikoa aztertu du, antropologia biologiko eta sozialaren ikuspuntua abiapuntutzat hartuz. Berria - Kultura 2004-01-13
Zehatzagoak izate aldera, antropologia feministan edo genero antropologian kokatu behar genuke. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Antropologia Fisikoko praktiketako irakaslea izan nintzen Complutensean eta gero Donostiako eta Bilboko seminarioetan. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Egun, EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko zuzendaria da, eta EHUko Gizarte Kontseiluko kidea eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseilukoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.
Antropologia kulturalak gizakiaren definizio unibertsalaren aldeko preferentzia errotik eztabaidatu izan du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Modu akademikoan jaio eta loratuz, antropologia kulturala moderno bilakatu da, Europako zibilizatuen zientzia gisa, basakerian geraturiko edo "historia gabeko" herriei buruz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.
Antropologia linguistikoa antropologiaren diziplina bat da. Gizarteetan hitz egiten diren hizkuntzak aztertzen ditu, baita gizarte horietako oinarrizko ezaugarri kulturaletako erabilpen linguistikoak eta lexikoak nola elkar lotzen diren. ETC-entziklopedia Antropologia linguistiko, Wikipedia
Jendartearen, sexu-genero sistemaren eta hizkuntzaren arteko harremana soziolinguistikak eta antropologia linguistikoak aspalditik ikertu dute, eta baita teoria eta ikasketa feministek ere. ETC-literatura, saiakera Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019
Aurrerantzean, eta hari honi jarraituz, norabide linguistikoa ematen die gizakiari buruzko bere ikerketa guztiei eta, egiaz, "antropologia linguistikoa" den "hizkuntz-teoria" bat jorratzen saiatzen da. ETC-literatura, saiakera Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, Jakin irakurgaiak, 2005
XX. mendearen hasieran, aldiz, erlatibismo linguistikoaren bi aitzindarik garaiko antropologia linguistikoaren oinarri bateragarri absolutista hura hankaz gora jarri zuten. ETC-prentsa Berria, 2003-09-14
Bi terminoak, 'antropologia linguistikoa' eta 'linguistika antropologikoa', modu nahiko trukagarrian erabili dira iraganean, eta, zinez, bertan ezberdintasun semantikoak eta praktikoak bilatzeko ahalegin oro historia berrirakurtzeko arriskuan eror daiteke. ETC-literatura, saiakera Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, Jakin irakurgaiak, 2010
Lévi-Straussek Rousseau proposatu zuen antropologia sozialaren benetako sortzaile gisa, zalantza izpirik gabe. ETC-literatura, saiakera Gizakien arteko desberdintasunaren eta oinarriei buruzko mintzaldia, Jean-Jacques Rousseau (Juan Kruz Igerabide), EHU - Limes bilduma, 2007
Antzekoa dio antropologia sozial britainiarraren ordezkari ospetsuenetakoa den Malinowski poloniarrak ere. ETC-literatura, saiakera Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, Jakin irakurgaiak, 2010
Britainia Handia sorburu izandakoari antropologia soziala deitu izan zaio, bistan da, azterketarako garaian kontzeptu gakoa gizartea izan duelako. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 75 zbk., UEU, 2010 - urria-abendua
Guztiz aurkakoak ziren bi ikuspunturen adierazle zen borroka hau: antropologia soziala (Franz Boas) eta fisikoa (Grant). ETC-entziklopedia Antropologia fisiko, Wikipedia
Antropologia sozialak, soziobiologiak eta soziologiak erabiltzen duten termino honek, zoologian, ar batek eme askorekin edo eme batek ar askorekin kopulatzen duten animalien izaera da. ETC-entziklopedia Poligamia, Wikipedia
Antropologia sozialaren berezitasuna da ikerketarako bere metodoa, etnografia, eskatzen baitu ikerleak denbora asko iragatea arakatzen duen eremuan, jendeekin, haiekin komunikatuz, haien bizipenak ezagutuz, eta haien esperientzien argitan daramaten bizitza ulertzen saiatuz. ETC-prentsa Argia, 2011-11-06
Antropologoa naiz eta antropologia sozialean doktoratu nintzen. ETC-prentsa Argia, 2000-10-29
Haren arabera, thick description-a zen antropologia sozialaren helburu, hau da, komunitate baten deskribapen trinkoa egitea. ETC-prentsa Argia, 2003-07-06
Euskal kulturan emakumeek eta gizonek duten tokiaz mintzatu da Mari Luz Esteban antropologia sozialean doktorea Bertsozale elkarteak Villabonan antolatutako Umorez jardunaldietan. ETC-prentsa Berria, 2012-02-18
1955. urteko lan hura, zalantzarik gabe, eta testuinguruan jartzen, aurreko mendean antropologia sozial eta kulturalaren alorrean egindako lan zorrotzena da. ETC-prentsa Berria, 2016-05-06
Antropologia Soziala diziplina gisa ezartzeko eta finkatzeko lana aitortu diote, baita antropologia feministaren arloan eta metodologian sakondu izana ere. ETC-prentsa Berria, 2018-05-11
Zerk bultzatu zintuen horretara: estetikak, antropologia sozialak...?. ETC-prentsa Berria, 2018-07-06
Antropologia sozial ikasketak egina da, Salhaketan hamabi urtez lan egindakoa, bertan laguntzen segitzen du erretretan sarturik ere. ETC-prentsa Berria, 2018-07-29
Antropologia sozialerako ikerketa bat egiten ari nintzen: euskarak zer esan nahi zuen Madrilgo euskal etxean ikasten ari zirenentzat. ETC-prentsa Berria, 2019-05-10
antropologia euskaraz (3); antropologia filosofiko (4); antropologia filosofikoa (11); antropologia filosofikoaren (7); antropologia irakaslea (3); antropologia saileko (3); antzerki antropologia (6); da antropologia (4); unibertsitateko antropologia (3)