Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropoide iz/izond abereez mintzatuz, gizakien itxura duena.

Bizarra moztuko didate hildakoan, frogatu gura izango dute dotorezia susmagarri honen azpian antropoide baten matelezurra ezkutatzen dudala.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

Liburu honek frogatzen du, duela 2 milioi urte afrikar antropoideak ginela denak, eta duela 300 milioi urte anfibioak ginela denak, ahate bustien moduan irteten ginelarik urtetatik lehor ezezagunera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 398. orr.

Pentsa genezake, bere antropoideak hagineko mina bazuen, filosofo mandarinaren izpirituak arazorik ez zuela izango, mina adarrak zeukala-eta, dentistarengana laster abiatzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 218. orr.

Gizateria, iz. Giza arraza, osorik hartuta, poeta antropoideak bazterturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.

Piorentzat "vacunoa" da 1917ko amerikarren aberetasuna, baina, zerri antropoidea zen batik bat amerikarra joan den mende bukaeran guretzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus