Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honexek berresten dit ideia hau, Prassum inguruko herriak antropofagoak zirela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.
Ez nekien zer zen okerragoa: antropofagoen jaki gertatzea edo bizirik lurperatua izatea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 198. orr.
Ibaiaren erdian geldirik geunden; antropofagoen txalupetan eztabaida bizia zegoela nabarmena zen; ez geunden gizajaleen ahotsen oihartzuna ez entzuteko bezain urrun. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 92. orr.
Hasieran ez nuen ezer ikusi; gero, laster ikusi nuen antropofago beldurgarrien txalupa batzuek ibai-bidea ixten zigutela. berdin erruduntzat dauzkat metenpsikosiaren egia barneratua izanik animaliak hiltzen eta jaten dituena, beren forma apalagoetan dauden gizakiak baizik ez baitira abereok, nola garaitu duen etsaia jaten duen antropofago ankerra". Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 92. orr.
Ni ez bainintzen, osaba Joanikotek erran zidan bezala, antropofagoa, eta ez bainuen Kristoren gorputza jan nahi, are gutiago haren begiak, orein batenak balira bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.