Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antropofagia iz gizakien artean giza haragia jateko ohitura.
Euskaldunen ekandu antisentimentalak ahaztuz, antropofagia apur batekin besarkatu dugu batak bestea, musua ahoan emanez, mihi bakoitzak beste mihiaren lekua hartu nahirik, lehenago inoiz okerreko ahoan geratu eta mihiek orain zeinek bere lekua errekuperatu nahi balute bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 424. orr.
"Nazioarteko antropofagia" deitu izan diote bi norabideko ibilbide artistiko honi. Berria - Kultura 2004-04-13