Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstraitu, abstrai(tu), abstraitzen da/du ad eragiketa intelektual baten bidez gauza baten kualitate bat bereizi, gauza horren zati bat ez balitz bezala hartuz gogoan.

Honetan datza, beraz, denboraren idealtasun transzendentala, zeinaren arabera sentsuzko begiespenaren baldintza subjektiboez abstraituz gero, orduan denbora ezer ez baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Horrela, bi ur-tantari dagokienez, barneko ezberdintasun guztiaz (kualitateaz eta kantitateaz) osoro abstrai daiteke, eta aski da aldi berean leku ezberdinetan begietsiak izatea hauek zenbakiari dagokionez ezberdintzat jotzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Irudimena, bere hautematean, ezin daiteke nolabait materiatik aska, forma bat abstraitzeko egin litzakeen ahalegin guztiak gorabehera; eta horrexegatik, ez zaio irudimenari kasurik egin behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Putzu bati edo harri bati liluraz begira dagoen inozentearentzat, ez dira deus "putzu", "harri", edo "bat" hitzak; eta horrexegatik da bere atsegina deustara ere abstraitu ezinezkoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

Adimenduaren egintza, hots, hautematea, berorren egiazko esentzia dela argiturik, hortik segitzen da zuraren forma abstraitu eta hauteman duena, hau da, adimendua, era berean adimenduna dela; izan ere, zuraren forma abstraitu eta hauteman adimenduak egin du, eta horixe da, hain zuzen, beraren egintza, eta horrexegatik "adimendun" esaten zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.

Jakiteko duzu gizakia, gauza bat pentsatu baino lehen, "ahalmenean dela adimendun"; baina zerbait pentsatu duenean, esate baterako, halako zuraren formaz gogoeta egitean horren itxura bere materiatik abstraitu duenean -horixe baita, azken buruan, adimenduaren zeregina-, orduan "egintzan bilakatu dela adimendun".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus