Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antoxin (orobat antosin) iz ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko ontzi euskarriduna.

Saltoa eman nuen antoxina eta koilara esku batean nituela, eta bestearekin eskuagurra egin eta nire burua aurkeztu nuen: [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Beren antoxin handien aurrean eseri ziren, sukaldariak eta gormutuak te beroz beterik utzi baitzizkieten, aldez aurretik lata handi batzuetan teari esnea eta azukrea nahastu eta gero.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Gero eguerdiko atsedenaldia ailegatu zen; berogailuan, antoxin urdinean, zopa berotzen jarri nuen, semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Koruak bertatik jarraitu zion, botila hutsetan eta antoxin iraulietan, handikiro, orro eginez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.

Besteak hantxe zeuden oraindik, ukuiluan mahuka hutsetan jokoan, beren partidetan murgilduta, Pereissondarren antoxinetik edana zuten ardo beltz apur hark begiak pizturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

Ginger Mooneyk bere te-antoxina altxatu eta Mariaren osasunari topa egin zion, gainerako emakumeek beren antoxinez mahaia joz erantzuten ziotela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus