Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antonomasia
1 antonomasiaz adlag delako izena gehien dagokion pertsonari aplikatuz.

Antonomasiaz "el tema de nuestro tiempo" horixe zen Ortegarentzat, liburuari titulua eman diona.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 277. orr.

Auzo zaharra, kalea, euskaraz antonomasiaz esaten den bezala, plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Aristoteles-en aipamena, hartaz kristauen Eskolastikan baino izendapen goragoa eginez, horientzat, soilki, "Filosofoa" baitzen, antonomasiaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus