Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstinentzia (hitz elkartuetan orobat abstinentzi) 1 iz egun jakin batzuetan haragia jateari uztea.

Gero eta abstinentzia gogorragoa egiteko bideak asmatzen zituen, eta bere bijiliak eguneroko ariketaz areagotzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Behin zigarro bat erreaz abstinentzia hautsi duelako mendekotasunean erortzen den jendeak logika erlijiosoari jarraitzen omen dio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Egun kritiko horietako batean, goseari gehiago ezin eutsi, eta kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka, erretzaile konpultsibo batek abstinentziari utzi, eta zigarroei ekingo liekeen modu bertsuan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Ez abstinentzian bakarrik, baita jatean ere, guztiei onbiderako etsenplua ematen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Garizuma kristau-abstinentziaren sasoi bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

2 irud/hed

Ignaziak eta Martinek, sendagilearen aholkuz, edariak uztera behartu zuten agurea, ardo nahiz pattar; baina Tellagorri, abstinentziazko prozedura haiekin, ahultzen eta tristatzen hasi zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Erakunde honetako arduradunen esanetan, abstinentzia da sexu harremanen bidez kutsatzen diren gaitzak saihesteko "erarik egokiena".  Berria - Gaiak   2004-05-13

Hiesari aurre egiteko abstinentzia gomendatu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-25

Arian-arian, abstinentzia ohitura bilakatu zitzaion eta emakumeekiko jokaera bare eta erabat gogogabea garatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Batzuek diote abstinentzia sindromea dela, hau da, burmuineko narkotikoen eguneroko dosia falta dutela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Ospitale psikiatrikoan egon nintzen garaian, benetan erotu behar nuela iruditu baitzitzaidan: drogarekiko abstinentzi sindromea, depresioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.

3 abstinentzi sindrome

Bigarrengoz ere eraman ei zuten hara, "abstinentzi sindromeak jota zegoelako».  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Ospitale psikiatrikoan egon nintzen garaian, benetan erotu behar nuela iruditu baitzitzaidan: drogarekiko abstinentzi sindromea, depresioa... Ez diot halako egoerarik inori opa, ezta neure etsai handienari ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.

4 abstinentzia sindrome

Batzuek diote abstinentzia sindromea dela, hau da, burmuineko narkotikoen eguneroko dosia falta dutela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Zentzu horretan, abstinentzia sindromeak, dardarak, buruko minak, botagurea, konbultsioak, izerdi botatzeak, makalaldiak eta delirium tremensa eragiten dutela dio.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Internetik gabe astebete egoteak dakarren abstinentzia sindromeak nolabaiteko astinaldi psikomotorea eragiten zuela zioen: adibidez, atzamarren nahi gabeko mugimendua.  Berria - Harian   2005-01-23

5 sexu abstinentzia (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Sexu-abstinentzia sexu-ekintzak guztiz edo partzialki ez egitearen jarduera da, arrazoi medikoek, psikologikoek, finantzarioek, erlijiosoek edo moralak bultzatuta. ETC-entziklopedia   Sexu-abstinentzia, Wikipedia

Zelibatu (latinezko hitzetik ekarria) edo ezkongetza arrazoi erlijiosoek egindako sexu-abstinentzia da. ETC-entziklopedia   Zelibatu, Wikipedia

Nerabeekin egiten dituen prebentzio kanpainetan sexu abstinentzia sustatzen du. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-10

AEBetan goratu egiten da sexu abstinentziaETC-prentsa   Berria, 2004-05-14

Bushek, integrismo kristauaren bidetik, sexu abstinentziaren aldeko kanpaina erraldoiak bultzatzen ditu hiesaren eta sexu bidezko gaixotasunen aurka. ETC-prentsa   Berria, 2004-07-13

Horren lekuan sexu abstinentzia bultzatu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2005-04-10

Hiesaren aurkako egitasmoa eredu gisa aurkeztu da nazioartean, baina azken hilabeteotan sexu-abstinentzian oinarrituriko kanpaina egiten ari da presidentearen emaztea. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-30

Euskaraz egiten dugunok, adinarengatik beharbada ez dugu jakingo katiximaren arabera zer dakarren aldean, kasurako, kastitatearen bertuteak, baina wikipedian bilatuta erraz ikusiko dugu kristauen kastitateak sexu-abstinentzia esan gura duela oroz gain, kasu eta ñabardura askorekin segun-eta zein den pertsona kastuaren egoera eta izaera. ETC-literatura, saiakera   Back to Leizarraga, Kepa Altonaga, Pamiela, 2015

c Sexu bidez transmititutako gaitzen kontrol eraginkorra kondoiak erabiliz eta sexu-abstinentziarekin ere lor daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Bestalde, hirietako emakumeek denbora gutxiago ematen zietenez bularra jaioberriei, ohiko sexu-abstinentzia ere laburtu egin zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Mikel Aizpuru, Fernando Martinez, UEU, 2011

Pentsamendu naturalistaren bigarren lerroak, estoikoen eskutik, laster jartzen du zalantzan sexu-abstinentzia naturaz kontrakoa denik eta, beraz, jokabide desordenatua, txarra, denik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abstinentzi sindromeak (3); abstinentzia sindromea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus