Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antonimo iz hitz bati buruz, aurkako esangura duen hitza.
Abizen elkartu batzuetan, hitz bat eta bere antonimoa aurkitu ahal ditugu: Beheregarai, Garaiabeitia, Beitialarrangoitia, Etxebarriazarraga. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 236. orr.
Sinonimoek, antonimoek, serieek, alor semantikoek... bidea ematen dute horretarako, ordezkatze prozesu batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 172. orr.
Hitzen magia liluragarria nork ez du, bada, gozatzen hitz bikote formaren aldetik ia homonimoak eta esanahiaren aldetik antonimoak topatzen dituenean? Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 59. orr.