Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antologiko izond antologiarena, antologiari dagokiona; neurriz kanpokoa dena kalitateari dagokionez.

2005eko ekainaren 18an, irakurtzen genuen Joxemi Zumalaberen (sic) erakusketa antologikoa eratzea proposatu duela Donostiako EAJk, heldu den urtean euskaltzale, kulturgile eta artistaren jaiotzaren mendeurrena betetzen dela-eta: [...]. esperientzia pertsonalaz aparte ere, betidanik iruditu omen zitzaion harrigarria artista handienen erakusketa antologikoetan gazte denborako lanak, gorputz-enbor eta eskuen zirriborroak eta mundu guztiak egin dituen saio arrunt horiek azaltzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 187. orr.

Saio haren ostean, familiak bi eskari egin zizkion Torresi: Ayalderen obra katalogatzeko eta erakusketa antologikoa prestatzeko.  Berria - Kultura   2004-02-20

Abenduaren 30etik urtarrilaren 22ra egingo dituen saio horietan, zuzeneko disko antologikoa eta DVDa grabatuko ditu taldeak.  Berria - Kultura   2004-11-19

Enekoren jokaldi antologiko batek eman zion garaipena Barçari.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 144. orr.

Oroitu nuen neure lehen gola lehen mailan, baita beste dozena bat ere, gol antologikoen zerrendetan sartzeko modukoak, kazetarien esanetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.

Egañak entzule hari bertsoaren bigarren puntuan galdera pausatu, entzulearen erantzuna entzun eta segundorik pasatzen utzi gabe bertsoa horren dotore segitu zuenekoa une antologikoa izan zen; performance hutsa.  Berria - Kultura   2004-01-30

Eskolaz ari naizela, ezin nuen inola ere aipatu gabe utzi Koldo Izagirrek idatzitako pieza antologiko hau: Berarekin adosturikoa izan zen, berriz, Bertsozale Elkartearen publizitate hura, antologikoa inondik ere: "Bertsozale itsua naiz".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 175. orr.

Hasierako hiru ahapaldiak, antologikoak izateaz gainera, neskaren biografia gomutekin zerikusi estua dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakusketa antologikoa (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus