Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork erosten eta irakurtzen ditu antologiak? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.
Antologia honetan, salbuespenak aparte, Rimbauden poema ulergarrienak aukeratu ditut. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.
Denek batean osatzen dute antologia edo lorategi bat, dena elorritsua. Herria 2002-12-26
Mahai gainean daukat liburua: Ernesto Cardenalen antologia bat da. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.
Oskarbi taldearen antologia -Hogoi bat urtez, 1966an sortu zenetik 1984a arte, Euskal Herriko xoko moko guziak kurritu zituen Oskarbi taldeak, gaitzeko arrakasta bilduz denetan. Herria 2004-12-02
Esku artean duzun Kijoteren antologia honen atzean askoren ahalegina dago. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.
Jon Miranderen "Eresi kantari", berriz, Patri Urkizuk paratutako Jon Mirande orhoituz antologian aurki daiteke. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 217. orr.
Zazpi euskal idazlek 90eko hamarkadan idatziriko narrazio laburrak bildu ditu Elkar argitaletxeak 'Ipuin izugarriak' antologian . Berria - Kultura 2004-10-16
Poetek egiten dituzten poeten antologiek balio erantsia izan ohi dute. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.
Ez dirudi oso zentzuzkoa litzatekeenik poema hori euskal poesiaren antologietatik erauztea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.
Geroztik, urtero-urtero argitaratu da aurreko urteko bat-bateko bertsoen antologia, eta Bapatean sailak 11 liburu ditu dagoeneko argitaratuak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.
Julio Cortázarrek berak Pedro Salinas idazlearen poesiaren antologia bat atondu eta argitara eman zuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.
Trikitiaren antologia egin nahi duenarentzat Joxe Mari Iriondo da iturririk oparoena. Berria - Kultura 2006-03-14
Euskaltzaindiaren Bilboko aretoan Interpretación de los temblores izeneko antologia aurkeztuko du astelehenean Harkaitz Canok, lehenago euskaraz emana duen Dardaren interpretazioa-ren gaztelaniazko bertsioa. Berria - Kultura 2004-11-19
Teresaren gutuna -buruz ari naiz, ez zait azaldu Stonehamen beste paperen artean- frantseseko klaseetan erabiltzen genuen antologiako poema baten lerroarekin hasten zen: Les oiseaux pour mourir se cachent, "txoriak ezkutatu egiten dira hiltzeko". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.
Antologia bat prestatu dizuet, "zer dugu Chavezen aurka" izan dezakeena izenburu gisa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 77. orr.
Ondorioz, erranen dut behin, Martin Azpilkueta Doktor Nafarraren Antologia honentzat, zer hautu egin dudan, urratsez urrats: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.
Agustin deunaren jardunbidea aurkeztu ondoren, aukeratu ditugun obren antologia komentatu nahi dut; nire ustez, Hiponako Agustin filosofo eta teologoaren lanik ezaugarrienak hautatu dira, berauetan azaltzen baitira hark giza eta adimen ahaleginez gehien jorratutako auzi funtsezkoak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.
Galde sailaren hein horretan, txinatar poesia klasikoaren antologia bat hartzen zuen, atentatu bat gehiago seinalatuko zion telefono deiaren aiduru. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 22. orr.
Han, bertsolari zaharren antologien eta aitaren filosofia liburuen artean, Zarauzko Historia kontatzen duen bilduma bat dauka. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.
Argitalpenei dagokienez, Artxiboaren Gidaren kasuan eskubideak lagako dituzte, eta baita lekukotasunen antologietarako edo unibertsitate tesi edo ikerketa zientifikoen argitalpenetarako ere. Berria - Harian 2005-09-20
Qing garaiko poesia bilduman, Txinan izan den azken dinastiakoan 6.100 poeta agertzen dira, eta uste dute aro horretan 4.000 antologia argitaratu zirela. Pako Aristi «Note book», 2005 - 75. orr.
Itzulpenek eta antologiek haren izena bazterretako hizkuntza gehienetara hedarazten dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 248. orr.
Krestomatiak, antologiak, edizio kritikoak, eskuliburuak, separatak, kantutegiak, poesia klasikoaren edizio elebidunak, villanellen eta cicilianen eta stornelloen eta gisa horretako herri poesiaren bildumak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Mendebaldearen eta honen egintza guztien abusuen antologia monotono eta bukaezina atera daiteke haien idatzietatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.
Hainbat anekdota historikoren antologia maiztu bat zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 261. orr.
Literaturaren historia ere lotura paranoikoen antologia erraldoi baten moduan kontsideraturik: horra talaia zilegi bat literatura aztertzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.
Udazkenean Euskal Herriko Unibertsitateak omen-antologia liburu bat argitaratuko du. Berria - Harian 2005-08-02
Ez zuen literatura antologietan gomendatutako libururik irakurtzen, Unibertsitateko kritikoak salduta zeudelako. An Anthology of Basque Short Stories ipuin antologiaren 2.000 aleko tirada egin du Renoko Unibertsitateak, eta 1.000 ale promoziorako bideratuko dira. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Batzuetan hain zen handia gure maitasun-festa non Baudelaireren poesia antologia hartu eta La Géante-ren hura irakurtzen nion Gertrudisi. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Nik neuk prestatu nizun mende honetako poesia antologiaren zati handi bat, Complutenseko ikastaroetan hainbeste laudorio jaso zuena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 10. orr.
Gauza bera al dira poema antologia bat, hil osteko testu-zati batzuen bilduma, Traité des coniques lana edo Micheleten Histoire de france-ren liburuki bat? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.
Nire lanen bat eta euskal antologiaren bat albanieraz argitaratzeaz hitz egiten dit. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 248. orr.
Izuaren antologia honetatik, honelako gertaeren aurrean erabili beharreko etxe barneko protokoloaren zain, ezin laga ekartzeke bi kontutxo: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 57. orr.
Tamalez, kirtenkerien antologian sartzea merezi duen erabaki kate baten ondorioz, harmailetatik ikusi beharko du gaurkoa. Berria - Kirola 2006-02-19
Euskarazko testuek, ordea, areago dirudite disparatearen antologia, baserri giroko emakumeen duintasunaren aldeko kanpaina baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.
antologia argitaratu (3); antologia aurkeztuko (3); antologia bat (14); antologia batean (7); antologia hau (3); antologia honek (3); antologia honen (8); antologia honetan (3); antologia moduko (3); bertsoen antologia (4); literaturaren antologia (4); poemen antologia (3); poesia antologia (5)