Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolatze iz konpontzea, atontzea; prestatzea, adelatzea; zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatzea; egituraz hornitzea, moldatze, egokitzea.

Badute hor 610 milun milaren lana egiteko antolatze eta beste, Mariezkurrena etxeak beregain hartu dituenak.  Herria   2001-07-26

Herriak asmatua du antolatze batzuen egitea bide hortan: argia emanez eta oinezko ibilbide bat eginez.  Herria   2004-01-01

Gertakari berezi bati egokitutako antolatze berezia.  Berria - Kultura   2004-07-04

Kontua da etzanontzat harrigarriak direla Bikilaren igoerak katedral puntara, jaitsierak klandestinitateko paranoiara, muga igarotze arriskutsuak, erakundearen antolatze zailak, kartzelaldi eredugarriak, tortura latzak, eztabaida garratzak, azken uneko ihesak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Antolatze eskubidea kriminalizatu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Antolatze-lanak egun oso bat kendu zidan, zeren eta letra batzuk, esate baterako E, ezkutatuta baitzeuden; baina, azkenean, A antolatzaile paregabea nire alde jarri eta alfabeto osoa nire estudioan biltzea lortu nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

Eskola gela berriak osoki eraikiak badira, orain kanpoko antolatze obren aldi: josta leku, aterbe, pilota plaza eta murru.  Herria   2003-07-31

Antolatze eskubidea kriminalizatu Antolatze-hastapen hori, hala, ernalkuntzaren aurretik kudeatzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Mundua bitan banatu da, elkarren artean etsai izan diren bi partetan zatitua, gizartearen antolatze sistema bi horiek mahai gainean jarriz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

Antza denez, estiloaren itxuratze jardunean (elocutio) hartzen du zuzenean parte epe laburreko oroimenak; epe luzeko oroimenak, aldiz, eragin handiago du ideia eta egituren kudeatze eta antolatze jardunetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Bertsoaren antolatze eta egituratze lan hori osorik burura daiteke kantatzen hasi aurretik, edo zati batean bakarrik (azkenaurreko oina hautaturik soil-soilik), gainerakoa inprobisazio hutsaren menean utziz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 189. orr.

Iritsi da garaia estrategia, ideologia eta antolatze kontuetan bideak urratzen hasteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Eta, hunen baimenik gabe, antolatze eta sanotze obrarik ezin egin!  Herria   2003-03-10

Eskuratu behar diren ahalak: negoziaketan, plangintzan, antolatze eta ezagutzaren kudeaketan.  Herria   2004-09-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatze lanetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus