Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinesten dut badela unibertsoan azken indar antolatzaile betirako bat: ez da pertsona bat, Buddha edo Jesusen gisakoa, baizik eta apika desantolamenduaren aurkako antolaketa bat edo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.
Esaterako, bestalde, garapenaren eta bilakaeraren adigaiak: hauek uzten digute sakabanatutako gertaera batzuen segida berriro elkarlotzen, hastapen antolatzaile bakar eta berberarekin erlazionatzen, bera bizitzaren ahalmen eredugarriaren menpean ipintzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.
Antolatzaile edo arduradunek jakin arazten dute, edozoin motako arroperia, zapeta bai eta etxeko oihaleriaren behar gorrian daudela. Herria 2003-01-21
Izan ere, nola igaro zitezkeen ezin konta ahala mende zuk egin gabeak, zu baitzara mende guztien egile eta antolatzaile? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.
Antolatzaile, Hernani-ko Errapia kolektiboa. Herria 2004-04-22
Antolatzaile: Jostakin elkarea. Herria 2004-11-25
Hatsa mugimendua antolatzaile, "gaztegun antimilitarista" asteartean beharra zen Donibane Lohizunen, Akotzeko gaztetxean. Herria 2003-12-25
Txurdinagan, Eibarren, Deustun, Iruñan eta beste hainbat herritan hitzaldiren bat eman eta, ilunabarrean (edo iluntze ertsian, sasoiaren arabera) amaitu, kalera irten eta denak, bai entzule, bai antolatzaile desagertu ondoren, bakar-bakarrik geratzen nintzenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 88. orr.
Auzi konpontzaile ez izateaz gainera, auziak konponbidean sartzeko zirikatzaile, bultzatzaile, bideratzaile eta antolatzaile izateko erantzukizuna ere ez zuen bere ardurapean hartu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 146. orr.
Don King izeneko antolatzaile batek 5 milioi dolar proposatu zien borroka horren antolatzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 285. orr.
Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroko sortzaile eta antolatzaile Francisco Whitaker brasildarrak eman zien hasiera hitzaldiei. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Erakusketaren antolatzaile Antonio Altarribak horren gertu ditugun altxorrak behar bezala ezagutzen ez direla gogoratu zuen, eta helburu nagusia dokumentuen garrantziaren kontzientzia hartzea dela nabarmendu zuen. Berria - Kultura 2004-02-04
Manifestazioaren antolatzaile Garbiñe Urraren arabera, langileen borrokari babesa eman behar zaio, dagoeneko "borrokan denbora asko daramatelako". Berria - Ekonomia 2006-05-06
Ikusgarri horren antolatzaile dira Amikuzeko Mediateka eta Elgarri elkartea. Herria 2004-10-14
Bagdad kapitalean bozen antolatzaile pare bat hil dituzte Haifako karrikan. Herria 2004-12-23
Bigarren egunean antolatzaile bat etorri zaigu esanez beste talde bat lortu dutela eta nahi badute atseden hartzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
Egia da, baita ere, gai faltarik ez zuela bere lanbide bizitzan, hegazkin pilotu (posta eta gerrako pilotu) ez ezik, hegazkintzarako tresna asmatzaile, hegazkin zerbitzuen antolatzaile eta propaganda zerbitzuetako kide ere izan baitzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.
Igandeko saioarentzat eskertu behar da hemen Bertsularien Lagunak elkartea antolatzaile bezala, Begiraleak elkartea eta Donibaneko poliklinika laguntzaile bezala. Herria 2005-01-20
Donibane Lohizunen, Ravel akademia antolatzaile, Udaberriko musikaldiak izanen dira helduden astean eta ondokoan. Herria 2004-04-08
Irunberriko Arangoiti ikastola da antolatzaile nagusi. Herria 2003-03-17
Irunberriko Arangoiti ikastola da antolatzaile nagusi. Herria 2003-03-17
Erresistentziaren antolatzaile nagusietako bat izan zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.
Irailaren 11ko erasoen antolatzaile nagusietatik izaitea leporatzen dioten Sheik Khaled Mohamed Guantanamon preso zeukaten. Berria - Harian 2006-04-13
Baionako La Ruee au Jazz jaialdiak bigarrenez frogatu du antolatzaile gazteak Harresietako Jazzaldiaren segida hartzeko gai direla. Berria - Kultura 2004-07-20
Euskal kulturak antolatzaile onak behar ditu, bertako sorkuntza zabaltzen jakingo duten kudeatzaileak, militantziari profesionaltasuna erantsiko diotenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.
Prigioni antolatzaile txukuna izatetik Europako onenetakoa izatera heldu delako. Berria - Kirola 2006-02-21
Antolatze-lanak egun oso bat kendu zidan, zeren eta letra batzuk, esate baterako E, ezkutatuta baitzeuden; baina, azkenean, A antolatzaile paregabea nire alde jarri eta alfabeto osoa nire estudioan biltzea lortu nuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.
1972-73 belaunaldiko jokalariek gazteen ikur nagusia izango dute alboan: Rosicky Borussia Dortmundeko antolatzaile fina. Berria - Kirola 2004-06-11
Omar Quintero antolatzaile mexikarrak ez du aukera gehiegi izan, eta Pablo Prigionik oraindik ez du guztiz sendatu belaunean duen tendinitisa. Berria - Kirola 2004-10-23
Bera dabil, Euskal Herriko beste emakume askorekin batera, plataforma barruan antolatzaile lanetan. Berria - Harian 2005-05-18
Zeregin horretan, antolatzaile lana hartu zuen; hark jarri behar zituen jendeak harremanetan, sekzioak sortu, deia egindakoan Paris estaliko zuen sare zabalaren sare begi bakoitza prestatu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.
"Txapel bete bertso ekimena sortu zenean konturatu ginen bertsolari gazteen zerrenda luzea genuela, baina bertsozale zerrenda oso bat ere bagenuela, plazan kantatzeko prest ez dagoena, baina saioak jarraitzen dituena, bertsoa beste modu batez jarraitzen duena", agertu digu Onintza Enbeitak, antolatzaile taldeko kideetako batek. Berria - Kultura 2006-04-08
IA Ikasle Abertzaleak antolatzaile taldearen arabera, Ibilaldiaren helburua Euskal Herria ardatz dituen edukiak ikastea izango da. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Azken batean, antolatzaile-bitartekaria zen gaijartzailea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.
Helduen euskalduntzean bera izan da erreferentzia-puntu nagusi urte luzeetan, bai metodogile bezala, bai irakasleen trebatzaile gisa, eta baita ikastaro antolatzaile gisa ere. Berria - Kultura 2006-01-22
Joko-antolatzaile bikainak laguntza ona izan zuen taldean: [...]. Berria - Kirola 2004-03-21
Urteek, ordea, agerian utzi dute joko antolatzaile estatubatuarra izan dela Ivanovicen asmoak ondoen ulertu dituena. Berria - Kirola 2004-02-08
Joko antolatzaile serbiarrak bi entrenamendu baino ez ditu egin; halere, Salgadori arnas pixka bat emateko aukera izango du. Berria - Kirola 2006-03-05
Salamancan nengoelarik, aitaren gaztigua iritsi zitzaidan, Tuterara joateko, berak Italian zehar ibili behar zuelako, Elizako printze baten konpainian, haren musika antolatzaile gisa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.
Hortan sinesten duten Amikuztar kultur antolatzaile batzuk, deliberatu dute zerbait berezirik egitea Donapaleun. Herria 2001-06-21
Joko antolatzaile postuan du arazo handiena Bizkaiko taldeak. Berria - Kirola 2006-02-25
Hortaz orain arte itzalean egon arren, Carriere txikiak hartuko du erantzukizuna, Denoueixekin Naoneden azken tituluan funtsezkoa izan zen joko antolatzailea. Berria - Kirola 2004-02-20
Gehiago esango dizut, intentsitatea bilatzen genuen saioetan, hegaleko batek eta erretiroa harturiko joko antolatzailea den delegatuak egin behar izan dute barneko jokalarien lana. Berria - Kirola 2004-09-29
Zenbaki honek, era berean, gai berezi bat jorratu du: Testu-antolatzaileak, erabilera estrategikoa. ETC-prentsa Berria, 2009-11-15
Eduki guztiak banan-banan berrikusi, eta hainbat atal berri eskaintzen ditu: zenbakien erabilera enfatikoa, testu gramatika, testu antolatzaileak, adberbio modalizatzaileak... ETC-prentsa Berria, 2012-10-04
Integrazio-prozesuek esaldiak lotzea mesedetzen dute lokailu eta testu-antolatzaileen bitartez, baina baita testuari buruzko inferentziak sortzea eta irakurlearen aurre-ezagutzak aktibatzea ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak, HABE UEU, UEU, 2001
Ezagutzen dituzu testu egokiak egiteko euskaraz erabiltzen diren baliabideak (testu-antolatzaileak, modalizatzaileak, kohesioestrategiak...)? ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazioko eta zuzenbideko euskara: ikuspegi jurilinguistikoa, (J. Ezeiza), UPV/EHU, 2012
Nabarmendu idazki bateko testu-antolatzaile garrantzitsuak, ikasleei irakasteko nola ezagutu eta erabili pentsamolde jakin batzuk adierazten dituen hizkera, hala nola orokortzea eta adibidea, kausa eta efektua, sekuentzia, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016
Erabil daitezke testuak, baina oraindik perpaus-mailako lana egiten jarraitu eta gehienez ere testu-antolatzaile batzuen presentzia besterik ez identifikatu. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskararen biziberritzea, Askoren artean, UEU, 2017
Eta denbora-sekuentziak markatzeko honelako testu-antolatzaileak erabiltzen dira: "gero", "beste batean", "hurrengo egunean"... ETC-zientzia, zuzenbidea Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, Maialen Moreno Zubeldia, EHU/UPV, 2018
Halaber, argudiaketaren marka linguistikoak kokatzeko gai izan behar du, esku hartzen duten lokailuak eta testu-antolatzaileak identifikatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 109 zbk., UEU, 2019 - apirila-ekaina
Testu-antolagailu edo testu-antolatzaileak testu barneko elementuak eta ideiak antolatzen dituzten hitzak edo hitz multzoak dira. ETC-entziklopedia Txikipedia: Testu-antolagailu, Wikipedia