Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolamendu (ETCn 11.109 agerraldi; orobat antolamentu ETCn 7 agerraldi) 1 iz antolaketa, organizazioa.

Espazioaren antolamenduak bazuen halako mairu-kutsu bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Hamazazpigarren mendean, Galileo eta Newtonen mekanikak edozein arazo konpon zezakeela zirudienean, boladan zegoen palankaz, sokaz, txirrikaz eta hauspoz egindako antolamendutzat hartzea gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Barneko ikasle berri hura ez zegoen klinikari izateko bide onean; gauzen alderdi psikologikoak interesatzen zitzaizkion; Karitateko lekaimeek zer egiten zuten ikertu nahi zuen, bokaziorik zuten ala ez; ospitalearen antolamendua zein zen jakiteko grina zuen, eta Diputazioak harentzat izendatuta zeukan dirua nondik joaten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Emakumeen antolamendurako gaitasun eza aipatzen da:  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 39. orr.

Ertz guztiak ezagutzen ez nizkion antolamendu bateko partaide sentitzen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Etengabea da garraioa, perfektua inurrien antolamendua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

Orduantxe eman behar du Estatuak laguntza bizkor, dela herriak sofri ez dezan, dela errebolta ez dadin: kasu honetan behar dira ospitaleak, edo antzeko antolamenduren bat, miseria horri aurre hartuko diona.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Raimundo Silvak bideak ezagutzen ditu, San Vicente aldetik igoko da harresira, handik ikusiko du lursailen antolamendua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.

Aita Zaindariak hogeita hamar ziren, eta beren arteko antolamendua oso hierarkikoa zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Gaiez, kokalekuz, anekdotaz desberdinak; a posteriori irakurrita, sortzez iturburu beretik sortuak, antolamenduz helburu berera bideratuak: etsimenetik etsimena adieraziz etsimena gainditzeko ekimen etengabeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Horren zioa gelako antolamenduaren zoritxarreko egoera zen: ez jakin zergatik, baina kontua da nire ohepean zegoela argindar-hartunea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Sailkako antolamenduak, ordea, ia ezinezkoa egiten du sailen arteko lankidetza iraunkorra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.

Aztertuko ditugun prozedurei ondo atxikitzea, taxuzko antolamendua moldatzea, euskarak dituen ahalmenei bide ematea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Lehenengo kasua botere naturaletik sortua da eta Estatuaren sorrera naturala dei diezaiokegu; bigarrena, kideen deliberamendutik eta antolamendutik sortua da, eta erakundean du bere sorrera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 108. orr.

Pasabidea zuten aurrean, eta neurri, antolamendu eta sarrera-irteerei zegokienez iparraldekoak bezalakoxeak ziren.  Elizen arteko biblia   Ez 42,11

Bitxia da Onkologiako itxarongelako eserlekuen antolamendua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Dena dela, Madrilen antolamendu eza nabarmendu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 44. orr.

Antolamendu ezin hobea zen, eta, ezbairik gabe, urte askoan jarraitu izango zukeen baldin eta Smith-ek ez balu bere berrogeigarren urtebetetzea baino hiru gau lehenago tekilaz mozkor-mozkor eginda bere etxeko teilatutik jauzi egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Beldur ematen zion espazio txikien antolamenduak, eta ez zuen ametitu nahi izaten ahuldade hura, trebezia falta gogaikarri hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 163. orr.

Nahi den gorabehera guztiekin izanik ere, eguna eta urtea aski izan litezke egutegiaren antolamendurako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Patioaren antolamendua maiz aldatu zuen bere desioen arabera, komunak eta oilategia hiru aldiz aldatu zituen lekuz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Comisaría de Guerra delakoa Eusko Gudarostea sortu aurretik moldaturiko antolamendua izan zen, eta sindikatuen ekimena batez ere, Iñaki Egaña historialariak esplikatu digunez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 42. orr.

Eta Luvinoren ileen antolamenduak kaotikoa izaten jarraitzen zuen, eta ile batzuk posizio koherente batean zituen, baina beste gehienak ez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 212. orr.

Gorputzaren usaina, izerdi-usaina, galarazia dago, kirats bat da, kaos ttiki bat, kosmetikaren kosmosak, ordenak eta antolamenduak menderatu beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan, dena xehero antolatua zegoen, halatan non ematen baitzuen hura zela munduko leku bakarra non bizimodu arruntean antolamendurik eta xederik gabe zegoen guztia, han, berriz bere lekuan zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Kanpoalde hori, bestalde, barreneko antolamenduaz hautematen dugu eta hor dago arazoaren gakoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Baztertu beharra dago, beraz, Jupiterren izterretik ziplo sortu izana halako sistema, bere antolamendu osoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

2 (izenondoekin)

Andreieven ustez, gizakien arteko urruntasuna eta beren herrialdearen patuarekiko axolagabekeria gizarteko bidegabekerien eta sistema kapitalistaren antolamendu zentzugabearen ondorioa ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Alemaniar gudarostea indarrez eta oldarrez ari zen Frantzian sartzen; frantses gudarostea ez zegoen prestatuta hari aurre egiteko: aurreikuspen guztiek huts egin zuten, antolamendu eskasa izan zen, frantses gudarostea (buruzagiak) ez zen gauza izan ezta Saint-Exupéryk berak eta bere kideek, arrisku guztiak hartuz, beren hegaldietatik ekartzen zituzten informazioak aztertu eta haietara moldatzeko ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Ni ez nauk sistemaren aurka jaiki, nik ez diat neure nortasuna finkatu nahi izan antolamendu suntsitzaileari aurre eginez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.

Baina berak ez zuen aintzat hartu nire hitzen zentzua, eta ikasketen antolamendu berriaren xehetasunekin jarraitu zuen harik eta Lubis eta hiru neskak pabiloitik itzuli ziren arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Hitz batez esateko, antolamendu juridikoaren bizkarrezurrik osoenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Beste koadro historiko batzuek, erakundearen antolamendu militarraren zuzendaritzakoak izandakoek, erori gabeko azpiegitura kontrolpean zeukatenek, beste ETA bat osatu zuten (garai hartan ETA V.a esaten geniona) VI. Biltzarrean bildu zen ETAren kontra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Eta Askatasun lehiari eratxikitzen baldin bazaio Zuzentasunaren eta Elkartasunaren ardura, Nazio Batuen Erakundea ez da gehiago izanen Estatu arteko administrazio antolamendu hotz soil bat, baina bai Munduko Nazioen familiarentzat beti zabalik dagoen Etxondo gozoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 96. orr.

Berak egiten zituen antolamendu politikoko planak eta konplikazio teknikorik gabeko lehergaiak modutzeko formulak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.

Kasu honetan ni aurrean jartzea ez da astakortesia, gertakizun literarioko etapen antolamendu kronologikoa baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Halabehar hutsa zena, batxilergo osorako kondena bilakatu zuen ikastetxeko antolamendu zurrunak, ikasturtez ikasturte nire gibelean jasatera behartu baininduen, gelako ikasmahaien lerroan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orduan, eztabaida amaigabeak izan zituzten hainbat hilabetez: antolamendu arazoak, helburu eta baliabide auziak, estrategiari eta etorkizuneko gobernuari buruzko kontuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.

French News Service hori antolamendu-garaian da; bulego bikainak atontzen ari da Rockefeller Centerren: dena prest egon bezain laster lana erruz izango dugu, esan nizuen-eta onartu egin dutela nik lehenago egindako eskaintza, alegia, baskoak edota espainol hiztunak diren barrutietan geu arduratzea propagandaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.

Hori dela eta, ez bakarrik antolamendu arazoak (konpontzeko txikiak izan ez direnak, bide batez), baizik behar horiei erantzuna emateko ahalegin berezia egin behar izan da, lehentasunak markatuz: irakasle asko kontratatu, eraikin berriak egin, lehendik zeudenak konpondu, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 160. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure gizarte antolamenduak ere ez dauka halakorik jasateko adorerik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 28. orr.

Arrotz zaiola hiri antolamendu hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Gizarte-antolamendu berri bat sortzea da, azken batean, kontua, gizateriari - oraingo eta geroko gizakiei, alegia - ahalik eta modurik duinenean bizirauteko aukera eskainiko diona.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.

Bere ondorioa da, gutxi gorabehera, hizkuntza eta mitologia indoeuroparretan badirela kontzeptu giltzarri batzuk, beren pentsaera eta baita gizarte-antolamendua ere erabat baldintzatu eta moldatu dituztenak, eta euskaraz ostera - euskaldunen hizkuntzan eta mitologian - guztiz arrotzak direnak (edo izan direnak, behinik behin).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

Komunismoaren jarraitzaileen garaipen militar eta misiolariek Mendebalde modernoko arimak Mendebaldeko gizarte - eta ekonomi antolamendu tradizionalak berriro sutsu balioestera bultzatu zituzten bezala, era berean arabiar konkistatzaile musulman primitiboen garaipenek erregai berria eman zieten kristau-"idolatriaren" arazoaren inguruan luzaroan su txikitan egondako eztabaidei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

4 antolamendu biologiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Antolamendu biologikoa bizitza ikuspegi erredukzionista batetik definitzen duen hierarkia da.  ETC-entziklopedia   Antolamendu biologikoa, Wikipedia

Platonek edozein errealitatek -berdin dio zaborra, politika edo izaki bizidun baten antolamendu biologikoa den- beti bi alde dituela ikusten du.  ETC-literatura, saiakera   Ion, Platon (Javier Alonso, Jon Etxaide, Hannot Rodríguez), Jakin irakurgaiak, 2001

Horrek gogorarazten digu zein gutxi dakigun kromosometako geneek ereduaren eta formaren itxura, antolamendu biologikoaren ezaugarri hain funtsezko bi, kontrolatzen dituzten moduaz. ETC-literatura, saiakera   Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

5 antolamendu juridiko

Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa eta beharrena, agi denez, bi egitura horien arteko transakzioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Estatu horrek, hain zuzen ere, antolamendu juridiko eta politiko zehatza zuen, eta egitura osatua, zergak, hizkuntza, eta ikur guztiak barne.  Berria - Kultura   2004-04-22

Gauzak horrela, gure antolamendu juridikoan operatiboa ez den eskubide bat gauzatu ahal izateko ahalegin itzel eta nekezak eskatzen dituzten lege zirrikituetara jo beharko dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

6 lurralde antolamendu

Helduden maiatzaren 6 an, ostegun arastirian 7 tan, Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzan Lurralde Antolamendu eta Inguramen saileko arduraduna mintzatuko da Baionako Elkartetxean (Pannecau karrikan).  Herria   2004-04-29

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Batzordeak onetsitakoa eztabaidatu eta bozkatu zuten talde parlamentarioek atzoko osoko bilkuran.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Plangintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendu Batzordearen oniritzia jaso zuen hilaren hasieran.  Berria - Harian   2005-06-15

Etaiorentzat, lurralde antolamendua da giltza: Estatuen arteko koonfederazioa proposatzen zuen».  Berria - Kultura   2004-02-13

Neurriak kalkulatzeko orain arteko irizpideak doitu ditu, halaber, Industria Sailaren eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren artean prestatutako planak.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus