Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolakuntza (ETCn 12.283 agerraldi) 1 iz antolaketa, organizazioa.

Haren inguruan ezker abertzale mugimenduak bukatu du bere antolakuntza.  Herria   2004-06-17

Argi geratu da antolakuntza eta borrokaren bidez posible dela independentziaren aldeko bidean urratsak egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Beti esan ohi da Elizak oso kontuan izan zituela etniak eta hizkuntzak bere antolakuntzak egiterakoan eta, hain zuzen, mendebaleko euskara egiten den eremua agertzen da Kalahorrako Elizbarruti zaharrean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 76. orr.

Halako azterketek antolakuntza bat eskatzen dute, hau da, ikerketa sistematikoak -galdeketen bidez eginak, bertako datu-emaileen laguntzaz- eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Antolakuntza horrek bizidunaren osotasuna nola eratzen den azaldu behar du; zati bakartuen forma eta zeregina ezagutzea ez da, beraz, nahikoa, horien integrazioa behar baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Argudioen antolakuntza ordena egoki baten arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

Iparraldean, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan antolakuntza bana sortu da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Marxentzat, gizarteak ondasunen ekoizpena antolatzeko moduak (ekoizpen-baldintzak) determinatzen du gizartearen antolakuntza eta bilakaera, alegia, gizartearen bizitzeko modua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Teoria horrek nahiko ikuspegi berezia bultzatzen du Biologiaren Filosofian, eboluzioaren edo informazio genetikoaren ordez antolakuntza eta autonomia hartzen baititu biziaren ardaztzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Euskal itzulpenaren antolakuntza eta kudeaketa: EHUko Euskara Zerbitzua Itzultzailea: Koro Navarro (Rosetta Testu Zerbitzuak) Hizkuntza-begiralea: Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzua) Begirale teknikoa: Iban Zaldua (EHUko irakaslea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

70eko hamarkadara bitarte, borrokak fabrikaren inguruan gertatu ziren, eta erantzuna errepresio politiko eta sozial handia izan zen, lanaren antolakuntzaren egitura-aldaketarekin batera.  Berria - Kultura   2004-04-22

Ur hodien antolakuntzaren beharretan da herria.  Herria   2003-11-13

Politikariek Estatuaren egituraketan eta autonomien antolakuntzan jarri dute arreta eta lehentasuna orain arte.  Berria - Harian   2005-07-24

Zuzendaritzaren helburu nagusietako bat lan antolakuntzan malgutasuna ezartzea da.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Rafa Larreina EAko antolakuntzako idazkariaren ustez, berriz, Ibarretxe manipulazioaren biktima izan zen.  Berria - Harian   2005-03-11

Inoiz frogatu ezingo duen "sinesmen bat" du Koldo Nabaskues EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakuntzako lehendakariak.  Berria - Harian   2005-12-02

Antolakuntzako medikuak saiatu ziren suspertzen, baina Labeko ospitalera bidean zendu zen gaztea, helikopteroan.  Berria - Kirola   2006-01-14

Tourreko antolakuntzako Patrice Clerc presidentearen hitzak argigarriak dira: "Iruzurgileen aurka dena da baliagarria".  Berria - Kirola   2004-07-03

1957an, baina, Bretainiaren Antolakuntzarako Mugimendua (MOB) sortu zen.  Berria - Mundua   2006-03-11

2016ko Olinpiar Jokoen antolakuntza jomugan.  Berria - Kirola   2006-02-07

2 (izenondoekin)

Zuzenbide Zibilaren antolakuntza berria.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 21. orr.

Pentsatua zuten jendeketa hari mintzatuko zitzaizkiola, antolakuntza berriaren ekintza bikainak proklamatuz mintzaldi pare bat eginen zutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Merkataritzatik sortzen diren abenikoetan, legeak kasu gehiago egin behar dio komenientzia publikoari hiritar baten libertateari baino; eta horrek ez ditu kentzen gizatasunak eta antolakuntza publiko onak eskatzen dituzten mugatze eta murrizteak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

Midas elkartea zen elgarretaratze horren sustatzalea, Berria egunkariak zuelarik antolakuntza konkretua bere gain hartua.  Herria   2004-06-10

Antolakuntza partehartzaile eta demokratikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Aurrez landuriko osagaien antolakuntza parataktikotzat hartu zuen muntaia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Euskal taldeak, ordea, behin baino gehiagotan kexatu dira Kantabrian antolatu diren estropadek antolakuntza eskasa izaten dutela esanez ez dituztela Euskadiko Federazioak ezarritako arauak betetzen diote, eta arazoak izaten dira balizekin eta kaleen arteko distantziekin.  Berria - Kirola   2006-02-08

Bizidunak antolakuntza berezi batez horniturik ikusten dituzte, Kant-ek zioen bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Hurrengorako adi, beraz, antolakuntza okerrak "astolana" ekartzen baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Leinuen antolakuntza zibila.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,16 tit

Antolakuntza Akademikorako errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Egungo antolakuntza politiko-administratiboak nazio eraikuntza ez duela bideratu baieztatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

3 (izenlagunekin)

Era horretan, zientzien osoko antolakuntzan zegokion tokia har zezakeen teologia berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Psikiatria-liburu asko irakurriak zituen, gehiago irakurtzeko asmoa zuen, eta oso argi ikusten zituen klinikaren oraingo antolakuntzaren akatsak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

15 talde horietatik aukeratuko ditu Jazzaldiaren antolakuntza batzordeak hamar taldeak.  Berria - Kultura   2006-01-26

Bestelako iritzia du Angelo Zomegnan Giroko antolakuntza buruak: [...].  Berria - Kirola   2006-01-04

Antolakuntza koordinatzaile ohi Ana Mato eta Espainiako Ogasun ministro ohi Cristobal Montoro ere hautagai izendatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Gizarte Foroko Antolakuntza Batzordean parte hartu du, eta bereziki logistikaz arduratu da.  Berria - Mundua   2006-05-09

Jose Blanco PSOEko antolakuntza idazkariak Fernandez de la Vegaren hitzak berretsi zituen.  Berria - Harian   2005-02-22

PSOEko Antolakuntza eta Koordinazio idazkari Jose Blancoren ustez, ETAren aurka "joko bikoitza" ari da erabiltzen PP, Madrilgo gobernuaren aurka egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Gure helburua hau izan zen: Somozaren diktaduraren aurkako lan politikoa egin ahal izateko antolakuntza oinarri iraunkorra sortzea.  Berria - Mundua   2004-07-18

Egitasmo horren inguruan eta gazteen antolakuntza ereduaren inguruan eztabaida egin zuten gazte erakundeek.  Berria - Harian   2005-06-17

Antolakuntza mailan ez zen deusen eskasik, usaiako edarietaz bestalde, matahami beroak preziatuak izan baitira arratsalde erditan.  Herria   2003-12-04

Haren ustez Hitzarmen Bereziko inbestizamenduak gotorrak dira, Frantzian kasik bakarrak hein horretakoak antolakuntza aldetik.  Herria   2002-10-17

Zer antolakuntza mota egin dute Clinton eta Putinek?  Herria   2005-01-13

Langileekin lan baldintzen malgutasuna ezartzen duen antolakuntza plan bat hitzartu omen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Lehenengo eta behin, kontuan hartu behar da zelako antolakuntza sistema daukagun: garrantzi handia ematen zaio umeen kirol heziketari.  Berria - Kirola   2004-09-05

Ingurumenari buruzko araudiek, antolakuntza-helburuek eta lehentasunek aplikatzen direneko ingurumenaren eta garapenaren egoera islatu behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.

Liberatu batzuk ditugu, baina gu ez gara profesionalak, gure lan orduetatik kanpo aritzen gara antolakuntza lanetan, lana ahal dugun ondoena egiten.  Berria - Kultura   2004-12-09

Bada esan duenik gizonok "genetika aldetik" hobeto prestatuta gaudela aginterako eta antolakuntza lanetarako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Pisuko elkarbizitzaren antolakuntza arazoez gainera -garbiketa, otorduak, harraskakoak...-, diru eskasia gero eta gorriagoa zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Argudioen antolakuntza ordena egoki baten arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

Beste korrelazio batzuek, berriz, esaldia antolakuntza mota sintaktiko zuzen bat bezala baliatzen dute, zentzu faltan dagoena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Bera antolakuntza arloaz arduratuko zen, eta Hausterri ez zitzaion batere gaizki etorriko hizkuntza lantzea filosofia ere euskaldundu beharko zen noizbait.     «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrek esan nahi du: bere bizi-egitasmoak, ingurukoarekiko bere erlazio-antolakuntzak ezinbestean egon beharko dutela esperantza eta beldurraren alderantzizko afektu-bikote hori tartean dutela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Asteburuen erdiak nirekin eginen zituen Unaik, hain juxtu ere prentsaren barne antolakuntza gupidagabeak bere zerbitzari leial nahiz desleialei jai -ez besta- ematen dien horietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Italiako erdi eta iparraldean bereziki, gizarte antolakuntza berria ari zen sortzen, mugimendu komunalaren indarrez batez ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Brasilgo Konstituzioko 231. artikuluak gizarte antolakuntza, ohiturak, hizkuntzak, sinesmenak, usadioa eta lurrak gordetzeko eskubidea onartzen die.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Horrek esan nahi du: bere bizi-egitasmoak, ingurukoarekiko bere erlazio-antolakuntzak ezinbestean egon beharko dutela esperantza eta beldurraren alderantzizko afektu-bikote hori tartean dutela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Patrick Devedjian UMP-koak hauxe erran du mugaz gaineko harreman horien kargua duen "eremu antolakuntza" ministerioaz: "ez dut deusetarako ez den ministerio baten kargudun izan nahi".  Herria   2005-06-30

Enpresa antolakuntzen orientazio antropozentrikoagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Aristotelesek, Perelmanek eta beste autore batzuek xehe-xehe aztertu dituzte argudio eta argudiabide motak, haien gogo-antolakuntza eta haien bideragarritasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

6 lurraldearen antolakuntza (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

EAJ eta EAk Etxebizitza Saila eskaini dio IUri, Lurraldearen Antolakuntza kenduta. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-28

Desastre hutsa, lurraldearen antolakuntza existitzen ez den seinale, anabasa kaotikoa, txolopote galanta. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-11-03

Zianurorik eta dinamitarik ez erabiltzeko eta lurraldearen antolakuntzari buruzko lege bat egiteko eskatzen dugu, gure lurren zertarakoa definitzeko: zein lur den egokia zein jardunetarako. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-30

Irakurketa komun batetik lurraldearen antolakuntzari buruzko ikuspegi berbera eraikitzean datza kontua. ETC-prentsa   Berria, 2016-02-23

Lurraldea ekonomikoki sustatzea, sozialki kohesionatzea, eta lurraldearen antolakuntzaren ikuspuntutik artikulatzea, giza garapen sostengarri baten izenean. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-28

Kataluniako lurraldearen antolakuntzan udalerria da oinarrizko toki-erakundea, eta tokiko erkidegoek funtsean baliabide horixe dute gai publikoetan parte hartzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kataluniako Autonomia Estatutua IVAP/IZO, 2006

Ibaiaren arroa, eremu naturala izateaz gain -bioeskualdea, batzuen esanetan, azken boladan-, maiz esparru funtzionala eta kulturala ere bada, eta, horregatik, lurraldearen antolakuntzarako kontuan izateko unitate garrantzitsuenetakoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hirigintzaren oinarriak, Unai Fernandez de Betono, UEU, 2014

Hortaz, Erdi Aroko lurraldearen antolakuntzarako tresna izan ziren bastidak. ETC-entziklopedia   Bastida (hirigintza) Wikipedia

Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua (frantsesez "Conseil des élus du Pays Basque") Ipar Euskal Herriko erakunde publikoa da, 1995eko otsailean sortu zena lurraldearen antolakuntza edo lurralde antolakuntzarekin erlazionatutako proiektuak aurrera eramateko. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus