Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolaketa (ETCn 17.192 agerraldi) 1 iz antolatzea.

Hiru modulazio-mota hauetan desberdina izaten da tetrakordioen antolaketa: modulazio harmonikoak bi tonu ditu tetrakordioan, eta bi diesi edo tonu-laurden [...]; tetrakordio kromatikoak bi tonuerdi ditu elkarren jarraian, eta hirugarren bitartean hiru tonuerdi ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Modu ezberdin asko aurkitu ditugu delako antolaketa hori agerian uzteko, funtsean bi multzotan sailka ditzakegunak: antolaketa nabarmentzea dute helburu lehenek, antolaketa iraultzea bigarrenek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Oso egitura zurruneko enpresen antolaketak, non erabat bereizten diren lanaren kontzepzioa eta exekuzioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Emakumeek lan aipagarria egiten dute ingurumenaren antolaketan eta garapenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

Ezagutza zientifikoaren antolaketaren patroi logikoen azterketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Testuaren antolaketaz ari garela, irakurketaren ordena izan dugu hizpide aurreko orriotan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Hona hemen gure sailkapenerako erabili ditugun indar lerro nagusiak: errepikapena, antolaketa, eraldaketa, aukeraketa eta metahizkuntza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Tenpluen antolaketaz aritu nintzen, eta tenplu-mota desberdinak aipatu nituen, alegia, zenbat diseinu-estilo dauden eta horietako bakoitzari zein xehetasun dagokion, banaka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakumea beti erreproduzitzeko fenomenoari lotuta egon baita, eta errealitate horrek izugarri baldintzatu baitu bere lekua antolaketa sozialean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Agenda-21 iraunkortasunerako lanabes praktiko bikaina da, antolaketa horizontalerako irizpideak aplikatzen ditu, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.

Antolaketa konplexua duten egiturak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Eszenak ere antolaketa zehatza du: erdiko ateek Errege-jauregiaren apaingarriak izan behar dituzte, eta horren ezker-eskuineko ateak ostalarientzako ateak izango dira; horien saihetsetan, berriz, dekoratuak egiteko espazioak egongo dira, grekoek periaktoi deitzen dituztenak; leku horietan hiru aldetako makina birakariak egoten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Zakurrak, berriz, zaunka egin zuen, gertakizunen antolaketa logikoa eten izanak gogaitu egin izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Lanaren banaketari buruz, Taylor-en lanaren antolaketa zientifikoan oinarrituriko eredua da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Antolaketa integratua: aurreko antolakuntzetan erraz bereizten ziren funtzio, sail eta hierarkia desberdinen arteko mugak hausteko joera da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Dagoeneko adierazi dugu Kristau Elizaren antolaketa hierarkikoa Erromatar Inperioarenean oinarritu zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Hizkuntzaren bidezko komunikazioa gerta ahal izateko, antolaketa beharrezko eta egonkor bat izan behar da ezinbestez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Hala, ekonomia-aginte bakoitzak egin behar du, bere ideiak (teoriak) eta interesak (politika) kontuan izanik, helburuen antolaketa esplizitua edo inplizitua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

Edukiei dagokienez, ahalik eta antolaketarik errazena eta, era berean, zorrotzena egiten saiatu gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Hemen azaltzen da, besteak beste, unibertsitatearen barneko antolaketa; unibertsitatea gobernatzeko erabiltzen diren sistemak, bai hemen eta bai kanpoan ere; unibertsitatearen autonomia, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Bi muturren artean, hau da, gutxieneko antolaketaren eta gutxieneko arbitrariotasunaren artean, barietate posible guztiak daude sartuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errefuxiatu jendearen giroan entzundakoaren arabera, kartzela barrutik eraman omen zituzten antolaketa eta koordinazio-lan guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 200. orr.

Zabalkundearen arrakasta, zabalkunde hori gertatzen den lekuko eragileek lanaren antolaketa-formei eta atzerritar ekoizpen moduak bideraturiko sozializazio-mekanismoei egiten dieten harreraren araberakoa izaten da, alde batetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

XX. mendea izan baita giza eskubideen mendea, mende hori izan baita andreen eskubideak lehenbiziko aldiz historian zehar aldarrikatu diren mendea eta ehun urte horietan andrea, etxea utzirik, kanpoan hasi baita lanean, eta lanaren antolaketa egitura bera ere aldatu egin du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 145. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioa jakituria-transferentzia ere bada, alegia, ikaste baten transferentzia; hau da, atzerritar teknologiak eta antolaketa-sistemak bereganatzen dituzte tokiko eragileek: [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Lehenago esan bezala, arazo larriak ditu gaurko antolaketa ereduak, eta arazo horiek, campusak behar bezain buruaski ez izatetik datoz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Administrazio-korporazio sekularrek, hala ere, antolaketa-eredu bat emate hutsa baino zerbitzu sakonagoak ere eman zizkieten elizei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Enpresa transnazionalen antolaketa modua izugarri aldatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

Ez beti, noski, baina askotan kudeaketa eta antolaketa neurri askok langileak bere lanaren erantzukizuna eta ardura areagotu ditzaten dute benetako helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Eragin iraunkor hori, historiak eta kulturak eratzen dituzten loturen sendotasunetik ez ezik, estatuen antolaketa- eta arautze-ahalmenetik ere badator.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Monasterioetan, unibertsitateetan, gremioetan eta kofradietan ikasketa-antolaketak taldea zuen oinarritzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Egia ukaezina da gizaeritasunen maiztasun eta ugaritasuna neurri handiagoan zor zaiola zibilizazioaren eraginari bere gorputz antolaketaren ezaugarri bereziei baino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Legeek ezin baitute gainditu giza antolaketaren sentiberatasunaren mugan dagoen azken indarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Atzerriko otomandar erregimenaren pean greziar komunitate kristau ortodoxo menderatua ere neurri batean deserrotua izan zen bere lurraldetik, eta bere gizarte-antolaketan eta ekonomi jardueran aldaketak eginez erantzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Kristau gizarte demokratiko pluralistetan Jainkoaren arrazoia gehienez errespetatu egiten da, hitzez hitz behintzat ez da gizarte antolaketaren fundamentutzat hartzen ahal.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Elizaren lurralde-antolaketa hori ez zuen inongo enperadorek sortu; Elizak berak eratu zuen, Eliza ofizialki onartu gabea eta aldika jazarritako erakundea zen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Chaplin-ek Modern times film gogoangarrian maisuki kritikatu zuen lan-antolaketa mota.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Eratu ahal diren gizarte edo ekonomia antolaketa guztien artean, egoera okerrenean bizi direnentzat abantaila sozioekonomiko indizerik handiena duena aukeratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.

Laburbil dezagun garai bateko enpresa antolaketa edo ekoizpen eredua, paradigma edo eredu fordistaz ezaguna dena: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

5 ezagutzaren antolaketa (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Gure ezagutzaren antolaketa ordenatu eta sistematiko batera hel gaitezke, senaz uste duguna datu soiltzat eta oinarrizkotzat hartuz. ETC-literatura, saiakera   Filosofiaren arazoak, Bertrand Russell (Agustin Arrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Horrek zera iradokitzen du: printzipio multzo batek -ikaste-esperientzia gidatzen duten jaiotzetiko mekanismoek- ahalbidetzen duela objektu-ezagutzaren antolaketa eta jabekuntza haurretan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008

Baina, esan dugun bezala, ezagutzaren antolaketa hori ezin da zabaldu zientziaren esparru guztietara. ETC-literatura, saiakera   Zientziaren argi-itzalak, Agustin Arrieta Urtizberea, UEU, 2017

6 lan antolaketa

Zuzendaritzak proposatzen duen lan antolaketa berria dute partida langilek, horren ondorioa izanen baita Labateko 20 langiletarik lau postu eta erdiren kentzea.  Herria   2002-12-12

Eredu hori krisian sartu zen zurruntasunerako zeukan joeragatik eta eskariak egonkortasunarekiko zuen mendekotasunarengatik, eta halaber, langileek lan antolaketa fordistari gogor egin ziotelako kontra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

7 lurralde antolaketa

Lurralde antolaketari dagokionez vegueria-tan eta udaletan banatzen da Katalunia jatorriz vegueria-tan banatzen zen Katalunia.  Berria - Harian   2005-10-01

Frantziako Lurralde Antolaketa, Urbanismo eta Etxebizitza Zuzendaritzako arduradun Jean Paul Fidelik zail ikusten du.  Berria - Mundua   2004-01-27

CDNk Nekazaritza, eta Etxebizitza, Ingurumena eta Lurralde Antolaketako sailak ditu Nafarroako Gobernuan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Kristau Elizaren lurralde-antolaketa hori ez zuen inongo enperadorek sortu; Elizak berak eratu zuen, Eliza ofizialki onartu gabea eta aldika jazarritako erakundea zen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Helburua da Euskal Herriko Hitzarmen bereziak eta Lurralde antolaketa eskemak definitu duten hizkuntza politika gauzatzen laguntzea.  Herria   2001-10-25

8 lurraldearen antolaketa

- Harreman sarea: Herrialdeen arteko harreman sarea eraikitzen laguntzea, hizkuntza, kultura, lurraldearen antolaketa eta ongizatea bezalako esparruetan udal ordezkarien ekintza bateratuak sustatuz.  Berria - Harian   2006-03-31

Lurraldearen antolaketaz, proposamen emaile: Zerbitzu eta kontseiluak emateaz gain, EHLG, lekuko biziaren aktore oso bezala, lurraldearen eta ingurumenaren antolaketaz proposamen zehatzen egiten ari da haste-hastetik.  Berria - Ekonomia   2006-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldundiko lurralde antolaketa (4); antolaketa akats (4); antolaketa aldetik (5); antolaketa arazo (3); antolaketa arazoak (4); antolaketa bat (3); antolaketa berezia (3); antolaketa berri (3); antolaketa berria (3); antolaketa berriak (4); antolaketa bikaina (3); antolaketa edo (5); antolaketa egokia (5); antolaketa ere (7); antolaketa ereduak (3); antolaketa eta etxebizitza (3); antolaketa eta kudeaketa (3); antolaketa eta sustapenerako (6); antolaketa ez (3); antolaketa hobetzeko (4); antolaketa hori (4); antolaketa horren (3); antolaketa idazkari jose (6); antolaketa idazkaria (5); antolaketa idazkariak (4); antolaketa lan (5); antolaketa lanak (4); antolaketa mailan (3); antolaketa politiko (4); antolaketa politikoa (5); antolaketa sistema (3); baina antolaketa (4); barne antolaketa (9); baten antolaketa (7); bere antolaketa (3); da antolaketa (6); duen antolaketa (4); dugu antolaketa (4); eako antolaketa (3); egunaren antolaketa (3); elizaren antolaketa (3); ere antolaketa (3); eremu antolaketa (4); eremuen antolaketa (3); gizarte antolaketa (3); herriko lur antolaketa (3); hizkuntza antolaketa (3); honen antolaketa (3); horren antolaketa (3); jokoetako antolaketa batzordeko (3); kudeaketa eta antolaketa (4); lan antolaketa (4); lanaren antolaketa (5); lurralde antolaketa eskema (3); olinpiar jokoetako antolaketa (4); psoeko antolaketa idazkari (3); zuen antolaketa (3)

herriko kontsumitzaileen antolaketak (6); kontsumitzaileen antolaketak eka (6)

herriko kontsumitzaileen antolaketako (4); kontsumitzaileen antolaketako eka (3); lurralde antolaketako (5)

antolaketan ere (4); antolaketan lan (3); antolaketan parte hartu (5); honen antolaketan (3); horren antolaketan (4)

hiri antolaketarako plan (3); lurralde antolaketarako (4)

lurralde antolaketaren (4)

antolaketari buruzko (9); lur antolaketari buruz (9); lurralde antolaketari dagokionez (3)

antolaketaz arduratu (4); lur antolaketaz (3); lurralde antolaketaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus