Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolabide 1 iz zerbait antolatzeko edo egituratzeko modu edo bidea.

Alde batetik, horra agerian nola, organo horren kasuan, gene azpiratzaile bakar baten jarduna nahikoa den osagai guztien antolabidea abiarazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Honelakorik egiten den aldi gutxi horietan, bertso bakoitza, bere diskurtso-izaera galdu gabe, diskurtso-segmentu bilakatzen den (makro) diskurtsoa sorrarazten da antolabide horri esker.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

2 batez ere ipar konponbidea.

Armak ixilduta baizik ez baita antolabiderik asmatzen ahal.  Herria   2005-02-03

Hasierako Kristau Elizaren eta filosofia helenikoaren arteko gatazka antolabide batean bukatu zen: filosofoek kristau-errebelazioaren "egia" onartu zuten, betiere errebelazioak filosofoen hizkeraz janzten bazuen bere burua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Frantzia buru, ainitzek gogor egin dute eta antolabide bat atxeman dute aipatuz denek elgarrekin duten ondarea.  Herria   2004-01-22

Antolabiderik ez bada ezagun, eskolek dei eginen diote auzitegiko adituari, sobera denbora huntan gauzak dilingo daudela.  Herria   2001-09-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus