Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antoisin iz ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko ontzi euskarriduna.

Agureak bitartean bere gauza batzuk erakutsi zizkidan: kobre-esmaltezko antoisin bat ziapearentzat, zurezko figura nabar bat, [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Antoisin bat neukan eskura, gauetan ur pixka batekin utzi ohi nuena; hango ura bota nion gainera, eta antoisina bera ere botako nion, aurretik bera itzarri ez balitz. hain zuzen ere soilik pazientziarekin itxoin ondoren, eta entzun ondoren emakume zahar musugorri bat zegoela sukaldean antoisinetik zopa edaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batez irentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus