Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gune horietan, atmosferako aire-masen sistemak, bata bestearen atzetik datoz, aldakor: depresio-gune baten oso ondoan dator antizikloia, eta, hau ere, agudo alde egiteko, hartara, beste depresio bati txokoa prestatuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.
Antizikloia dagoenean, egonkortasuna da nagusi, eta hainbat egunetarako iragarpena egin daiteke. Berria - Harian 2005-06-18
Ez da ezohikoa antizikloi hori Europa aldera sartzea: orduan, haren babesean, haize kontinentala, gurean frantzi-iparra deitzen dioguna, bidaltzen digula, zerualdeak lehortu eta garbitu ohi dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.
Gaur ere Britainiako irlaren inguruan jarraituko du antizikloi horrek; iparrean dagoen presio altuko gune horren eta Mediterraneoan dagoen presio baxukoaren artean sortutako pasabidetik ipar-ekialdeko haize oso hotza sartuko da gaur ere Euskal Herrira. Berria - Harian 2005-01-26
Antizikloiak eta borraskak uneoro mugitzen dira, haizearen presioaren arabera. Berria - Harian 2005-01-25
Eguraldi ederreko egunak iragarri zituzten meteorologoek, antizikloi bat bertan-goxo geratua zen egun batzuetarako, eta horixe zen atmosferaren egoerarik hoberena izpi berdea ikusi ahal izateko. «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.
Azoreetako antizikloia Britainiako irlen inguruan dago, eta horrek iparreko haize oso hotza ekarri du Euskal Herriraino, Siberiatik eta Europatik datorren haize hotza; haize polarra baino lehorragoa eta hotzagoa da. Berria - Harian 2005-01-25
Isobara maparen arabera, bazirudik antizikloi bat dagoela penintsularen erdian. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
Gurean eta Europa aldean normaltzat jotzen da antizikloi egonkorren bat kokatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.
Antizikloi trinko baten seinalea baitzen hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Azoreetako antizikloiak iparrera egin izana da Siberiako haize hotza Euskal Herrira sartu izanaren erruduna. Berria - Harian 2005-01-26
-Beste arrazoi bat izan zen Azoreetako antizikloi famatuarena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.