Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstentzio (orobat abstenzio g.er.) iz zerbait egiteari edo hartzeari, eta eskuarki boto emateari uztea.

Hedabide eta alderdi politiko gehienek baietza defendatu arren, Euskal Herrian ezetza edota abstentzioa nagusitu ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Hor konpon zuen boto eta abstentzioekin, ni inozentziak bizi nau, desarrazoitze lan eder honek, entenitzen?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

Bere azken obran bezala, Europako hauteskundeetan gertatutako abstentzioak herritarren parte-hartze ezarekin harreman zuzena duela uste du Saramagok.  Berria - Kultura   2004-06-16

Herrialde arabiarren izenean, Aljeriak aurkeztutako kondenazioaren alde boto egin zuten Segurtasun Kontseiluko 15 partaideetatik 14k, Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariak, aldiz, abstenziora jo zuelarik.  Berria - Mundua   2004-05-21

Hego Euskal Herriko abstentzioaren batez bestekoa %60,6koa izan zen.  Berria - Harian   2005-02-22

Nabarmentzekoa da ezezko botoen eta abstentzioen kopurua, aurrekontua eta balantzea aho batez onartu izan direlako gehienetan.  Berria - Kirola   2004-09-29

Orduko abstentzioaren zati garrantzitsu bat abstentzio aktiboa izan zen nabarmen, EAJk aukera horren aldeko kanpaina egin baitzuen, eta horren ondorioa nabarmena izan zen: abstentzioa %56koa izan zen bai Bizkaian eta bai Gipuzkoan, 40,7koa Araban eta 33,4koa Araban.  Berria - Harian   2005-02-22

Halaz ere, nekez harro ninteke abstentzio zuhur horrengatik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 110. orr.

Jarduneko presidentearentzat, areriorik serioena abstenzio handiegia izango litzateke.  Berria - Mundua   2004-03-14

Ez dirudi kasualitatea izan behar duenik aspalditik egotzi zaizkien pasadizoek, modu askotakoak izan arren, halako zer bat izatea guztiek ere, estatikotasun edo bat, abstentzio duinezko jarrera bat, beren buruak biziaren ibai nagusitik baztertutzat jotze halako bat, beren gogozkoa zein gogoz kontra onartua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Ezin da ahaztu alderdi nazionalistek espresuki eskatu zutela botorik ez ematea, eta Euskal Herrian gertatu zen abstentzio maila, araberean, Espainia osokoa baino 18 puntuz goragokoa izan zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus