Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komenigarria izango da, berriro, "eragile" eta "erreaktibo", erasotzaile eta erasotuaren paper antitetikoak jokatzen dituztenengan izandako ondorioak aparte aztertzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.
1924an, sentimendu antitetikoa, aurretiko Zibilizazio Helenikoaren gainbehera eta erorikoaren esanahiaren irakurketa desberdinean adierazia, jada areagotzen ari zen Mendebaldeko mundu atsekabetuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.
Erraz ikus daitekeenez, debeku hori, egitura antitetikoa eta errabinoar itxura tipikoa daukana, ez da era hertsi eta absolutuan ulertu behar. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.
Paradoxak, ideia antitetikoekin eginiko jolasak eta oroitzapenez "mozorroturiko" gogoeta eta ipuin laburrak dira nagusi literatura pasaportetzat hartuta noizean behin etxera itzultzen den idazlearen azken obran. Berria - Kultura 2004-12-02
Pertsonaia hauek, hau da, Harrison eta Borges, antitetikoak dira. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 62. orr.
Alegoria dute hondakinek beren tropo egokia, ez sinbolismoaren betetasuna; eraikuntza sendoa eta hondakinen zatiak elkarren artean antitetiko dira, mitoa eta alegoria diren bezala. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.
Bi joera psikologiko horiek ikuspuntu subjektibotik antitetikoak izan daitezkeen arren, azpilana egiten dute emaitza objektibo berdin-berdina sortzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Antitetikoak eta elkarren etsai ote dira espiritu- eta gizarte-balioak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.