Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antisorgailu 1 iz ernalketa eragozten duen gaia edo gauza.

Antisorgailu bezala baginaren hondoan ipini behar nuen diafragma bat eta gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat eman zizkidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.

Halaber, urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Hori guztia munduan garapen bidean dauden herrialdeetan antisorgailuak erabiltzea bultzatuz konpon liteke, NBEren arabera.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Antisorgailuak lagata, ia-ia menopausiaren kontrako partxeak bilatzen hasteko bidean zegoen emakumea nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Antisorgailuek ez dutela erabateko segurtasunik eskaintzen gogoratzen du kanpainak.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Batera bizitzera jarri ginenean argi adierazi baitzidan Ritak, sexu gai horietan neu izanagatik jakitun, berak ez zuela sekula antisorgailurik hartuko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.

Antisorgailurik bazen ordurako, baina metodorik ziurrena ipurditik hartzea zen, milaka urte ditu arte horrek, ezin da alferrik galtzen utzi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Antisorgailu estrogenodunek positibo emango dute dopin kontroletan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Erabilitako antisorgailu sistemak huts egin badu biharamuneko pilula deitzen zaiona hartzeko aukera dagoela azaldu du sexologoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

2 (izenondo gisa)

Eranskailu biribil bat, bertan jarria egunero pilula antisorgailua hartu behar zuela gogorarazteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 263. orr.

Pilula antisorgailua aipatzen denean, arazoa eta ardura emakumeena direla bururatzen zaigu guztioi.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

3 ahotiko antisorgailu (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Ahotiko antisorgailua edo pilula antikontzeptiboa hormonaz osatutako sintesiko pilula da, ahoz hartzekoa, obulaziorako ezinbestekoak diren baldintza bat edo gehiago blokeatzen dituena emakumearengan. ETC-entziklopedia   Ahotiko antisorgailu, Wikipedia

Ahotiko antisorgailuak hartzeak ere migraina bat martxan jar dezake. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-10

Badira bagina ingurua aldatzen duten botikak (antibiotikoak, ahotiko antisorgailuak...); horien erabilerak gora egitean onddoen ugalketa errazten da. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-16

Antibiotikoak, ahotiko antisorgailuak, antihistaminikoak, lasaigarriak, analgesikoak eta depresioaren kontrako botikak denbora luzean hartuz gero, zure ahoko listuaren kantitatea eta kalitatea gutxitu egingo da, eta ahoa babesik gabe geratuko da. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-13

AEBetan eta Europan egindako ikerketa ugarik erakutsi bezala, partxe horien efektu sekundarioak pilula edo ahotiko antisorgailuen oso antzekoak izan dira. ETC-prentsa   Argia, 2004-02-29

Albo ondorioak, ordea, hain izan ziren nabarmenak, ezen ahotiko antisorgailuen kaxetako argibide orrian zehaztu behar izan baitzituzten azkenean. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-02

4 diafragma antisorgailu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Diafragma antisorgailua latexez estalia dagoen uztai bat da, baginaren buruan sartzen dena, eta espermatozoideak umetokira sartzea eragozten du. ETC-entziklopedia   Antisorgailu, Wikipedia

5 pilula antisorgailu

Ondorioak izanik ere, batzuetan harrigarria da ematen den diru kopurua: 2002ko apirilean, esate baterako, pilula antisorgailuen asmatzaileetako Herchel Smith kimikariak 100 milioi dolarreko txeke bat eman zion Harvardeko unibertsitateari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 50. orr.

Aknea sendatzeko erabiltzen den pilula antisorgailu bat aztertzen ari dira Erresuma Batuko osasun agintariak, nahi gabeko eragin larriak dituela susmatuta.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Pilula antisorgailua aipatzen denean, arazoa eta ardura emakumeena direla bururatzen zaigu guztioi.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Baita bainugelan ere, Lucy sartu eta berehalaxe aurkitu baitzuen ohartarazle gorria -eranskailu biribil bat, bertan jarria egunero pilula antisorgailua hartu behar zuela gogorarazteko- betiko lekuan zegoen, ispilu handiaren erdialdean itsatsita bere aurpegiaren parean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidezko antisorgailua (3)

antisorgailuak erabiltzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus