Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiseptiko izond/iz germenak suntsitzen dituena; germenak suntsitzeko erabiltzen den gaia.

Gogoz kontra dutxatzen edo bainatzen ginen orduan, baina gaur geure gogoz uzten diogu bidea zabalik garbiketa antiseptikoari, garbiaren garbitu-behar paranoikoari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Negar-jariakinaren emari etengabea (substantzia antiseptikoak dituena) eta kliskadaren maiztasuna (hiru segundotik behin, gutxi gorabehera). Etxeetan ez da antiseptikorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Bidean zauria sendatu zidan, han zirikatzen aritu zen eta antiseptikoaren erredura sentitu nuen, baina hori ez zen kezkatzen ninduena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 109. orr.

Ez bota lozio madarikatu horietakorik, aski da hamameli-ur apur bat edo edozein antiseptiko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Presta-lana amaiturik, hor ekin zion Bennettek lan benetakoari: antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Leku horietako antiseptiko usaina.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 140. orr.

Horrelaxe kontuak, bazirudien faxista haiek, William Hays delako baten gidaritzapean, beren antiseptikoa barreiatu zutela zinemaren munduan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus