Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstenitu, absteni(tu), abstenitzen da ad zerbait egiteari edo hartzeari utzi.

IUk ezezko boza eman zuen eta PSOE abstenitu egin zen.  Berria - Kultura   2004-05-22

Sozialista Abertzaleak abstenitu egin zen, eta PPk kontra bozkatu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-31

Ez dakit abstenituko den edo alde bozkatuko duen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Alemania, Frantzia, Espainia, Brasil, Txile, Errumania eta Beninek abstenitu gogo zuten.  Berria - Mundua   2004-06-19

Badago jende bat protesta moduan abstenitu egin dena.  Berria - Harian   2005-02-22

15,25 milioi euroko aurrekontua izango du klubak datorren denboraldian: 137 bazkidek eman zuten aldeko botoa, 41ek kontrakoa, eta 34 abstenitu ziren.  Berria - Kirola   2004-09-29

Azken kontseilu bilkura baitut, nire buruari plazer eginen diot, abstenitzen naiz.  Herria   2001-02-08

ERCk iragarri du, asteazkenean Espainiako Senatuan egitekoa den bozketan, errepublikanoak abstenitu egingo direla, Estatutua ez trabatzeko.  Berria - Mundua   2006-05-07

Ezkerreko oposizioa abstenitu da, Jean Claude Lamourre kontseilaria alde agertu delarik.  Herria   2002-09-19

Gizakiak ez duela irudikeria faltsuen espekulazioetan buru-belarri abiatu behar, eta zalantzak badatozkio, edota gai hori frogatu ez bazaio, ez duela bera ukatu edo arbuiatu behar, ez eta gezurrezkotzat jo, baizik eta lasai egon, eta "bere Sortzailearen gloria aintzat hartu", abstenitu eta geldi egonez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Eta enteratu ez bada, abstenitu dadila!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Indarkeria desagertzen ez zen artean erreferendumik ez zela egingo hitzartu zutela azaldu zuen orduan Victor Manuel Arbeloak, abstenitu izana argudiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Beste aukera zen hirurak abstenitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

1978ko udazkenean, Konstituzioaren erreferendumean abstenitzeko deia egiten zituzten afixak pegatzen ari zela, inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Abstenitzen zirenek karlisten jipoia hartzen zuten batean eta kristinoen fusilamendua hurrengoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus