Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antisemitismo iz juduen aurkako joera edo jokaera sistematikoa.

Auschwitz-ekoa gertatu eta gero poesia egiten jarraitu dugu, baina hori baino deigarriagoa da antisemitismoa ez desagertu izana, harrigarria halaber orduko gehiegikeria haiei gehiegikeria are ankerragoak metatu izana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

Israelek denak bahituta ditu, eta baten bat ahotsa altxatzen hasiz gero, antisemitismoa egozten dio.  Berria - Mundua   2004-07-25

Neurt daiteke egiazki zer den antisemitismoa Frantzian.  Herria   2004-09-09

Bere aurpegierak, bere keinuek, bere ahotsaren emozioak, bere judutasuna aldarrikatzen dute, nahi duen bezala deituta ere, eta antisemitismoak benetako indarra baldin badu egin dezakeen hoberena une honetan Alemanian sartzen ez menturatzea da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.

Antisemitismoaren eta lurralde jakin bateko biztanle guztiak hartzen dituen komunitate homogeneo baten Mendebaldeko kristau-idealaren arteko lotura estua judu-diasporak Iberiar penintsulan izandako historian agertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Ezarian-ezarian, antisemitismoaren gaitza Frantzia guztira zabaltzen ari da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

Arendt-en ebaketa garbia -Totalitarismoaren iturburuak- antisemitismo tradizional erlijioso eta moderno biologiko-arrazistatan, hain garbi-garbia ez dela, aitortu behar da; eta, batez ere, biak bereiztea zilegi bada, kontrajartzerik ez dagoela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Israel eta Frantziaren arteko giroa sumindu egin zuten Sharonek, iragan uztailaren 18an, Frantziako juduei Israelera bizitzerat etortzeko aholkatu zielarik, Frantzian bizi ei den "antisemitismo basatiagatik".  Berria - Mundua   2004-07-30

Sustraiak askoz urrunago eta sakonago daude Europa osoan (Iberiar Penintsulan XV. mendean egotzi zituztenez -horra antisemitismo gordinenaren adibide argia-, askoz ahulago gelditu zaigu horren guztiaren zantzua).  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Nahiz eta jatorri judua izan, Fischerrek antisemitismo zantzuak erakutsi ditu azken urteotan.  Berria - Kirola   2004-07-23

Oraindik aspaldi ez dela horrelako gauzarik sinistu ere egin ezin zitekeen zenbait lekutan antisemitismo gertaerak ari omen dira sortzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 314. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antisemitismoaren aurka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus