Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teleki da Hungariako kontraesanen adibide argia: Rutenia okupatu zuen laster, lege antisemitak ere egin zituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.
Film antisemita dela argudiatuta jarri zuten demanda, baina Florence Lagemi epaileak ebatzi duenez, "Gibsonen lanak ez du herri judutarren kontra egiteko biderik erabili", eta, ondorioz, ez dago hura debekatzeko nahikoa arrazoirik. Berria - Kultura 2004-03-30
Israelen juduei zuzendutako karikatura antisemiten lehiaketa abiatu zuten atzo, hango bi artistak. Berria - Mundua 2006-02-21
Maxen arreba aktorea Alemaniara joango da, giro antisemita puri-purian dagoenean. Berria - Kultura 2004-04-07
Frantziako Gobernuak herenegun "onartezin" iritzi zion Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek, eraso antisemiten aurrean, judu frantziarrei Israelera "berehala emigratzeko" eginiko eskaerari. Berria - Mundua 2004-07-20
Azkenengo horretaz gehiago hitz egiten du, baina olatu antisemita baretu arte itxoiteko esanaz idatzi diot. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.
Frantziako juduen egoera kezkagarria da, baina hau ez da herri antisemita bat. Berria - Mundua 2004-07-20
Lazavert doktorea, Vladimir Purishkievitx eskuin muturreko politiko antisemita eta Sukhotin tenientea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.
Hantxe utzi ninduen landa-aldean bere guraso eskuindar antisemitekin, eta, egoera hartan, minutu bakoitza gozatzen ari nintzelako itxurak egin, besterik ezin nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 274. orr.
Literatura arrazista eta antisemitako topiko andana bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 190. orr.
Ortega-k, horri guztiari erantzuteko esplikazio zinez filosofiko bezala, hots, razional eta zientifiko bakar bezala, irtenbide arrazialista aurkeztu du, arrazista garbia zenbaitetan eta antisemita lotsagarria noizbait. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.
Egia esan, gehienek gorrotatzen zuten Rasputin: ezkerrekoentzat mistiko atzerakoia eta antisemita arrazista zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Xenofobo eta antisemita itzela ere bada Baroja, judufobia birulento partikularrekoa bereziki. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.
Oso atzerakoia, abertzalea eta antisemita zen erakundea. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.
Ni, aita ez bezala, ez bainintzen inola ere antisemita, nik uste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.
Juduak halako moduan deskribatzen nituen non antisemitek ere propaganda gisa erabil zitzaketen nire idatziak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.
antisemita bat (3); eraso antisemita (3)