Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstemio izond/iz edari alkoholdunik edaten ez duena.

[Epikuro] filosofo abstemio hark, gizonaren helburu nagusia atsegina bilatzea behar duela pentsatzen zuenez, ez baitzuen denbora alferrik galtzen zentzumenei atsegin ematen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 90. orr.

Iparraldeko abstemio bat, ikuspuntuetan erradikala, jokamoldeetan puritanoa eta bere lanean ikusmen garbikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Abstemioen Ligakoa izateagatik eroan hinduten komisaldegira?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 79. orr.

-Ez huen sinistuko abstemioa naizelako amarru zikin hori.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Ur horretatik edaten dutenak abstemio egiten dira erabat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus