Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antipoda 1 iz pl Lurreko toki bati buruz, bertan mutur bat duen diametroaren beste muturreko tokia.

San Agustinek antipodetan izaki bizidunik egotea ezinezkoa zela esaten bazuen ere, Albertoren iritziz ez zegoen arrazoi zientifikorik aukera hori baztertzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Beste batek, berriz, nire zapatetako bat zeraman, sudurra hantxe sartuta, nire oinei zerièn lurrin ustez zerutiarra bete-betean usaindu nahian bezala, Roquefort-eko infernutik urrun, antipodetan doi.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 209. orr.

Mutur bi horietako biztanle guztiek burua zerurantz eta oinak haien antipodenetara begira dauzkate, eta, halere, ez da inola ere posible ez eta irudikagarria ere, horietako inor erortzea, ez baitaude batzuk goian eta besteak behean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Folklore atomikoan ospetsu egin zen Txinako sindromea-ren fenomenoa (urturiko nukleoak Lurra alderik alde zeharka dezake, AEBetatik antipodetaraino, hau da, Txinaraino).  Berria - Harian   2006-04-26

2 irud/hed

Atxagak esan zuen aspaldian, berak mendian ezagututako jendearen antipodetan zegoela Joanes, eta egiazko artzain jendearekin harreman apur bat izan duen edonork gauza bera sinatuko luke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.

Atsotitzen ziurtasunaren beste muturrean, antipodetan, daude, egilearen ikuspegitik begiratuta, Isiltasunaren adabakiak liburua osatzen duten apunteak.  Berria - Kultura   2004-01-23

Bai, Gizon Handiak garbi ikusten zuen artikuluan zehar Idazleak ederki erakusten zuela zer neurriko irakurlea zen, itxuraz antipodetan zeudekeen bi mutur -Tristram Shandy eta terrorismo is lamiarra- bere kezken eta bizipenen araberako diskurtso koherente batean errenditzeko gauza izan baitzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Kemen handikoa da gaiaren planteamendua, umeei askotan eskaintzen zaizkien argumentu koldar eta memeloetatik antipodetan dagoena.  Berria - Kultura   2004-11-16

Nork irudika lezake, zelten antipodetako greziar pentsalari noble estzeptiko haietakoren bat, euskaldunon artean erroak egiten?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Jatorririk, historiarik, aberririk eta batez ere ideologiarik gabe idatzi arren, ordea, bere literatura jolas hutsalaren eta zinismoaren antipodetan dago.  Berria - Kultura   2004-04-25

Borgesenak genero narratiboko beste mota batzuen antipodetan daude; nobelarenetan, adibidez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.

Uztailaren 8an Bilboko lehenengo alkate faxista ofizialak, Jose Maria de Areilzak, Ernest Hemingwayren beste haren antipodetako diskurtsoa egingo du, Falange Española Tradicionalista y de las JONS izen luzekoak Coliseo Albia antzokian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.

Deskuidatuz gero, zeharo aztoratuta izango da une honetan, antipodetako bere hamalaukidea bizitzen ari den drama pertsonala dela eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus