Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antipatiko 1 izond antipatia eragiten duena.

Handik aurrera absurdoak iruditu zitzaizkidan organizazioaren agiriak; are eta absurdoagoak atentatuak; arrotzak eta antipatikoak nire burkideak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Siriako gudu-zelaietan kaliferriaren agintepeko lurrak inbaditzean Islamera konbertitu ziren turkiar barbaroak ez ziren arerio antipatikoak garai hartako kristau-zaldunentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Estazioa zen oso leku ezezaguna Matiasentzat, eta oso leku antipatikoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Pentsatu zuen gauza noble-nobleak ere ez zitzaizkiola gehiegi gustatzen, eta kondeak, kondesak eta baroiak etorri zitzaizkion burura, horiek guztiak nobleak direlako eta antipatikoak direlako ia mundu guztiarentzat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.

Atxagak Chicagoko beltzekin konparatu gaitu euskaldunok, gure inguruan "sinpatikoak" eta "antipatikoak" ditugula eta hala gabiltza batzuetan euskaldunak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 119. orr.

Tronpeta izaki antipatikoa da.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 140. orr.

2 (izen gisa)

Ondorioz, oraindik ere antipatikoek euskaldun sentitzen ez direnek euskaldun izatea baserriarekin, nekazari munduarekin, herrixkarekin eta mendiarekin lotzen dute, eta baita atzerakoia, itxia, abadezuloa, garbiketa etnikoaren aldekoa eta abar izatearekin ere.  Berria - Harian   2005-08-25

3 (adizlagun gisa)

Denbora mundu honetan dagoen gauzarik geldoena delako susmoak pazientzia galarazi zion, apetatsu jarri zen, edo antipatiko, horixe izan zen behintzat Maria andreak bere kautan erabili zuen hitza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus