Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakit, bai, Sinpatia edo Antipatia hitzak lehen aldiz sarrarazi dituzten autoreek gauzen nolakotasun ezkutu batzuk adierazi nahi izan dituztela izen horiekin; baina, uste dut, halere, zilegi zaigula hitz horiekin berekin nolakotasun ezagun edo nabari batzuk ere aditzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.
Nik banekien Lubisek antipatia ziola aitorpen pertsonalari, eta ez bakarrik nekazaria zelako, gauzak beste era batean -era diskretuagoan- egiten ziren aberrikoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.
Iritziaren oinarrian, herriko festei zien antipatia zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Haur edo ume [...] Adin, sexu edo izaera jakinik gabeko izaki aldrebesa, batez ere aipagarria besteengan sortzen dituen sinpatien eta antipatien indarra dela medio, berak sentimendu edo emoziorik izan gabe. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.