Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antipar iz pl adkor betaurrekoak.

Beti bezala Ozamiz alde guztietatik liburuz eta paperez inguratua, eta antipar kaxkarrak ozta-ozta sudurraren puntan jarrita.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 154. orr.

Paretik gazte lodikote bat pasa berri zen, txima endredatu koipetsuek estaltzen zioten antiparra biribil batzuk nabarmentzen ziren aurpegia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

Jertsearen lepo gainetik aurpegi zuri mehe batek begiratzen zion, sudur zorrotz batean atseden hartzen zuten antiparra obalatu fin batzuetatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Gizonezkoa bata (bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak) eta emakumezkoa bestea (ilaje lisua eta hirulaurdeneko panazko jaka).  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus