Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antinomiko izond antinomiaz baliatzen dena; ondorioz antinomia dakarrena.

Hori ez da, dena den, oztopoa fenomeno orokorrean lotura bat izateko bi faktore antinomiko hauen artean: egiune arbitrarioa, zeinak ahalbidetzen baitu hautu librea, eta denbora, zeinari eskerrak hautua finkatua aurkitzen baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Bazinen eta Goodmanen ikuspegiak, diren bezain elkarren antinomikoak izanik, ia-ia ezin sintetizatuzkoak dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Ezin dugu aipatu gabe utzi bigarren aldiz pasarte bat, bere fintasunagatik eta oso liburu distiratsu baten hitzaurrea izanik, fedegabezia antinomikoaren aitorpen klasiko bilakatu dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Unibertsoko eremu bat [...] aginte nagusi izengaberen batek kaosarentzako santuario gisa gorde zuela aldarrikatzea asegarria izan zitekeen historialari antinomikoentzat, baina blasfemiatzat hartuko zuketen zientziaren jarraitzaile zintzo guztiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Egia esateko, Mendebalde modernoko historialariak ez ziren uste zen bezain antinomikoak izaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus