Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antinomia iz bi lege, printzipio, ideia edo kideen arteko aurkakotsuna edo kontraesana.

Inferentzia dialektiko hauetan arrazoimenak jasaten duen egoerari arrazoimen hutsaren antinomia deituko diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Baina, alderantziz, antinomia honetatik egiazko erabilera lor daiteke, ez dogmatikoa, kritikoa eta doktrinala baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.

Antitetika transzendentala arrazoimen hutsaren antinomiaren azterketa da, bere kausena eta bere emaitzarena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 181. orr.

Hau gertatzen da mundu-adigai guztiekin, eta honegatik hauek arrazoimena nahitaezko antinomian nahasten dute, haiei atxikitzen zaien heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

Ideia kosmologiko guztien artean laugarren antinomia sortu zuenak bultzatzen gaitu urrats hau egiten ausartzera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 208. orr.

Arrazoimen hutsaren antinomia osoa argumentu dialektiko honetan funtsatzen da: [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Arrazoimena espekulazioetan hegaldatzen da Jainkoaz, arimaz, munduaz (den guztiaren orotasunaz bezala), beraien esperientziarik ezin eduki den azken printzipio metafisikoez, eta antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Antinomia dinamikoan arrazoimenaren asmoarekin batera daitekeen halako aurresuposizioa gertatzen denez gero, bi aldeen arteko adostasuna lor daiteke ikuspegi honetatik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 199. orr.

Aurkakotasun hauek ez dira harrigarrienak, ezta sakonenak ere: gertaera ebolutiboaren eta gertaera estatikoaren arteko erabateko antinomiaren ondorioz, bi gertaera horiei buruzko nozioak ezin dira elkarrekin antolatu, gertaerak berak ere elkarrekin ezin antolatu diren era berean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.

Legeen aplikazioan nabarmentzen den antinomia nomotetikaren etsamina-saialdi onena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren antinomia (8)

arrazoimen hutsaren antinomiaren (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus